Illunbe Arraun Elkarteak 25 urteurrena ospatzeko jarduerak aurkeztu ditu
Trintxerpeko Arraun Klubak bere sorreraren 25. urteurrena ospatzen ari da aurten. Lehengo ostiralean, ekainerako antolatu dituzten jarduerak aurkeztu zituzten Trintxerpeko alkateordetzan. Itsaso Andueza eta Toño Vazquez lehendakariak aurkeztu zuten ospakizunen egitaraua. Horrez gain, arraun klubaren 25 urteko historian lan egin duten guztientzat esker oneko hitzak izan zituzten, baita orain arteko lehendakari guztientzat, zein klubaren 25 urteurrena ospatzeko eratu duten batzordean lanean ari direnentzat. Artisautza Feria eta Sagardo jaia Ekaineko ospakizunak ekainaren 11tik 16ra bitartean izango dira. Gudarien Enparantzan karpa bat jarriko dute, eta han, itsasoarekin lotutako tailerrak egingo dituzte, besteak beste, korapiloak, estropuak eta beste egiten erakusteko. Horrez gain, ontziak kalera atera eta ikusgai jarriko dituzte aipatu karpan, nahi duen orok traineruak bertatik bertara ikusteko aukera izan dezan. Ospakizunak ekainaren 16rako ospatu duten artisautza feriarekin bukatuko dira. Egun berean sagardo jaia egingo dute baita ere. Urrian beste astebeteko egitaraua antolatzen dihardutela aurreratu zuten. Urrian klubaren historia gainbegiratzeko argazki erakusketa egingo dute. Hitzaldia eta herri afaria ere izango direla iragarri zuten. Ospakizunak bitartean herritarrek elastikoa, txapak eta klubaren lotutako bestelako materiala erosteko aukera izango dutela esan zuten, horiek erosiz, kluba diruz laguntzeko.
Trintxerpeko Arraun Klubak bere sorreraren 25. urteurrena ospatzen ari da aurten. Lehengo ostiralean, ekainerako antolatu dituzten jarduerak aurkeztu zituzten Trintxerpeko alkateordetzan. Itsaso Andueza eta Toño Vazquez lehendakariak aurkeztu zuten ospakizunen egitaraua. Horrez gain, arraun klubaren 25 urteko historian lan egin duten guztientzat esker oneko hitzak izan zituzten, baita orain arteko lehendakari guztientzat, zein klubaren 25 urteurrena ospatzeko eratu duten batzordean lanean ari direnentzat.
Artisautza Feria eta Sagardo jaia
Ekaineko ospakizunak ekainaren 11tik 16ra bitartean izango dira. Gudarien Enparantzan karpa bat jarriko dute, eta han, itsasoarekin lotutako tailerrak egingo dituzte, besteak beste, korapiloak, estropuak eta beste egiten erakusteko. Horrez gain, ontziak kalera atera eta ikusgai jarriko dituzte aipatu karpan, nahi duen orok traineruak bertatik bertara ikusteko aukera izan dezan. Ospakizunak ekainaren 16rako ospatu duten artisautza feriarekin bukatuko dira. Egun berean sagardo jaia egingo dute baita ere.
Urrian beste astebeteko egitaraua antolatzen dihardutela aurreratu zuten. Urrian klubaren historia gainbegiratzeko argazki erakusketa egingo dute. Hitzaldia eta herri afaria ere izango direla iragarri zuten.
Ospakizunak bitartean herritarrek elastikoa, txapak eta klubaren lotutako bestelako materiala erosteko aukera izango dutela esan zuten, horiek erosiz, kluba diruz laguntzeko.