‘Errausketari ateak ixten’ dokumentala emango dute ekainaren 1ean
Datorren ostiralean, ekainaren 1ean, dokumental baten emanaldia antolatu du Lezo Zero Zabor Taldeak. Errausketari ateak ixten dokumentala eskainiko dute Kultura Aretoan, 18:30etik aurrera. Dokumental hori Debagoienako Zero Zabor Taldeak egin du. Dokume...
Datorren ostiralean, ekainaren 1ean, dokumental baten emanaldia antolatu du Lezo Zero Zabor Taldeak. Errausketari ateak ixten dokumentala eskainiko dute Kultura Aretoan, 18:30etik aurrera. Dokumental hori Debagoienako Zero Zabor Taldeak egin du.
Dokumentalean hondakinen arazoa joarratzen dute. Horrela, garai bateko hondakinen kudeaketa, Europan dauden eredu ezberdinak, hondakinak tratatzeko dauden hierarkiak, balorazio energetikoa, errauste plantak beharko lukeen zabortegia, errauste plantak osasunean eta ingurumenean duen eragina, zementuaren sektorearen indarra, atez ateko bilketaren ezaugarriak eta beste hainbat jorratzen dituela adierazi dute Lezo Zero Zabor Taldekoek.
Horrez gain, ekainaren 17an Donostian egingo duten mosaiko erraldoiari buruzko informazioa emango dute bertan.