Zabarre Taldeak entseguak egingo ditu bihar eta etzi
Gainean daude mendekosteak, eta azken momentuko prestaketak egiten ari dira jaiei bizia emango dieten hainbat talde. Esaterako, Zabarre Taldeak entsegu orokorrak egingo ditu bihar eta etzi, ostiraleko pirataren etorrera prestatzeko asmoz. Zitak udaletx...
Gainean daude mendekosteak, eta azken momentuko prestaketak egiten ari dira jaiei bizia emango dieten hainbat talde. Esaterako, Zabarre Taldeak entsegu orokorrak egingo ditu bihar eta etzi, ostiraleko pirataren etorrera prestatzeko asmoz. Zitak udaletxean jarri dituzte, 19:00etan. Gurasoei deialdi berezia egin die taldeak entseguetara ager daitezen.
Bestalde, herriko gazteek afaria egingo dute larunbatean, Altamira auzoko Carmen jatetxean. Sarrerak erosteko azken eguna gaur da. Tiñelutik pasatu beharko dute, eta hogei euroan erosi. Afaria 21:00etan izango da.