Oiartzungo antzerki jardunaldiak, aste osoan zehar
Antzerkia hurbilduko diete DBHko ikasleei; datorren irailean Antzerki Eskola jarriko dute martxan Oiartzun Udalak eta Oiartzungo Antzerkizaleak Elkarteak Antzerki Jardunaldiak antolatu dituzte aste honetarako. Helburua, DBHko ikasleei antzerkia hurbilt...
Antzerkia hurbilduko diete DBHko ikasleei; datorren irailean Antzerki Eskola jarriko dute martxan
Oiartzun Udalak eta Oiartzungo Antzerkizaleak Elkarteak Antzerki Jardunaldiak antolatu dituzte aste honetarako.
Helburua, DBHko ikasleei antzerkia hurbiltzea da, izan ere, datorren ikasturtean Antzerki Eskola jarriko dute martxan gaztetxoentzako. Azpeitiko eta Pasaia-Lezo Lizeoko antzerki eskoletako gaztetxoak etorriko dira aste honetan Oiartzunera, euren lanak antzeztera. Eta, gainera, aurten XII. Donostia Antzerki Saria irabazi duen Errenteria-Oreretako Dejabu Panpin Laborategiak Gure bide galduak lana aurkeztuko du. Sarrerak salgai daude Amaxkarren, Garmendi txokolategian eta Gazte Informazio Bulegoan, hiru euroan.
Irailetik aurrera, 12 eta 18 urte arteko gaztetxoentzako Antzerki Eskola martxan jarriko du udalak, antzerkigintzan aritzen diren oiartzuarrekin elkarlanean.
Izena emateko epea hilaren 28an (datorren astelehenean), irekiko dute, herriko bi ikastetxeetako idazkaritzetan eta Gazte Informazio Bulegoan. Izena emateko, ekainaren 15a arteko epea izango dute interesa dutenek. Oiartzuarrek 55 euroko kuota ordaindu beharko dute eta kanpokoek, 75 eurokoa.
Ordainketa 2101 0060 00 00000 89367 kontu korrontean egin behar da eta izena ematean, ordainagiria aurkeztu.
EGITARAUA
- Hilak 21, 22 eta 23. Esketxak ikastetxeetan.
- Hilak 26, larunbata. Gaztetxoentzako antzerki topaketa: Sudurpunti taldearen Baserrian galdurik, eta Hortzakaren Eguzkilore, 11:00etan, udaletxeko areto nagusian. Ondoren, aktoreekin solasaldia.
- Hilak 27, igandea. Dejaburen Gure bide galduak, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.

