Kukai Euskal Herritik kanpo datozen asteetan
Datozen asteetan Euskal Herritik kanpo ibiliko da Kukai dantza konpainia. Ostiralean, Valladolideko (Espainia) Nazioarteko Kaleko Arteen Jaialdian parte hartuko du, eta Karrikan ikuskizuna aurkeztuko du bertan. Ekainaren 1ean, berriz, Annemassera (Fran...
Datozen asteetan Euskal Herritik kanpo ibiliko da Kukai dantza konpainia. Ostiralean, Valladolideko (Espainia) Nazioarteko Kaleko Arteen Jaialdian parte hartuko du, eta Karrikan ikuskizuna aurkeztuko du bertan. Ekainaren 1ean, berriz, Annemassera (Frantzia) joango da Sorbatza koreografiarekin. Handik lau egunera, berriz, Madrilen izango da, eta Dantza en la Villa jaialdian bi emanaldi egingo ditu. Azkenik, ekainaren 14tik 17ra Cadizen MOVS jaialdian parte hartuko du Sorbatza lanarekin.
Euskal Herrian, berriz, Donibane Lohizunen izango da ekainaren 21ean, eta uztailaren 1ean, berriz, EHZ jaialdian, Heletan (Nafarroa Beherea).