Konzentrazioa, solasaldia eta merienda deitu ditu Herrirak ostiralerako
Hileroko azken ostiraletako mobilizazioekin bat eginik, Antxoko Herrirak merienda, solasaldia eta kontzentrazioa deitu ditu ostiralerako. Eman zuren ukitua konponbideari izenburupean, 19:00etatik aurrera bilduko dira Gure Zumardian, euskal presoak Eusk...
Hileroko azken ostiraletako mobilizazioekin bat eginik, Antxoko Herrirak merienda, solasaldia eta kontzentrazioa deitu ditu ostiralerako. Eman zuren ukitua konponbideari izenburupean, 19:00etatik aurrera bilduko dira Gure Zumardian, euskal presoak Euskal Herrira ekar ditzatela eskatzeko, gaixo dauden presoen askatasuna aldarrikatzeko eta bizi osorako espetxe zigorra bertan bera utz dezatela eskatzeko.

