Hitzaldia eskainiko du Idoia Arrietak
500 urte bete dira Gaztelako Erreinuak Nafarroa konkistatu zuenetik. Urteurren hau dela eta, erakusketa bat eta bi hitzaldi antolatu dituzte Hondarribian. Erakusketan, Cesar Oroz-en koadroak ikusi ahal dira,eta “Por qué lo llaman anexión cuand...
500 urte bete dira Gaztelako Erreinuak Nafarroa konkistatu zuenetik. Urteurren hau dela eta, erakusketa bat eta bi hitzaldi antolatu dituzte Hondarribian. Erakusketan, Cesar Oroz-en koadroak ikusi ahal dira,eta “Por qué lo llaman anexión cuando quieren decir conquista?” lelopean, hilaren 27 arte izango dira ikusgai Zuloaga Etxean.
Iragan ostegunean, Tomas Urzainki historialariak gazteleraz “Falsedades sobre la historia de Navarra” hitzaldia eman zuen eta etzi, 10.30ean Zuloaga Etxean, Idoia Arrieta historialariak euskaraz “1200, Gipuzkoaren konkista” izeneko hitzaldia emango du.

