Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

HITZA-k lau gonbidapen ditu ostiraleko elkartasun kontzerturako

Heldu den ostiral arratsaldean Udal Kontserbatorioak eta Atzokoak eta Ametsa abesbatzek Bizitzarako pentagramak goiburuko kontzertua eskainiko dute Amaia Kultur Zentroan. La Salleko anaiek sortutako Proyde-Proega fundazioak antolatu du, eta bildutako dirua Abidjanen (Boli Kosta) kudeatzen duten Akwaba haurren harrera zentrora bideratuko dute. Joan ahal izateko ezinbestekoa da gonbidapena lortzea. HITZA-k bi pertsonentzako bina sarrera ditu, posta elektronikoz eskaera egiten duten lehenengo bi lagunentzat. Gaur egin dute aurkezpena, udaletxeko bilera aretoan; bertan kontzertuaren antolakuntzan parte hartu duten talde eta erakundeetako ordezkariak egon dira: Maite Cruzado Irungo Udaleko Gizarte Ongizate eta Lankidetzarako ordezkaria, Fernando San Martin Kultura arlokoa, Jose Manuel Arrizabalaga eta Idoia Azpilikueta Proyde-Proega elkarteko kideak, Jose Manuel Tife Kontserbatorioko ordezkaria eta Fernando Etxepare Ametsa abesbatzako zuzendaria. Kontzertuaren aurkezle izango den Julian Iantzi ere izan da udaletxeko agerraldian. Udal gobernuko ordezkariek dei egin zieten irundarrei kontzertu solidariora joateko. “Fundazioaren eta, orohar, GKEen lana goraipatu behar da, baina gainera ostirlaeko kontzertuak badu beste zerbait, hots, elkarlanean antolatuta izan dela, eta horren ondorioa ez da batzea, biderkatzea baizik”, esan du Cruzadok. San Martinek, bere aldetik, “musika pertsonen askapenerako tresna bikaina” izan daitekeela esan du: “Gozatzeko aukera izango dugu, baina beste urrats bat emateko ordua da. Egia da krisian gaudela, baina beti dago norbait [...]

admin
Bidasoa
2012/05/22
Bizitzarako pentagramak

Ostiraleko kontzertuko antolatzaile eta parte hartzaileak, gaurko agerraldian

Heldu den ostiral arratsaldean Udal Kontserbatorioak eta Atzokoak eta Ametsa abesbatzek Bizitzarako pentagramak goiburuko kontzertua eskainiko dute Amaia Kultur Zentroan. La Salleko anaiek sortutako Proyde-Proega fundazioak antolatu du, eta bildutako dirua Abidjanen (Boli Kosta) kudeatzen duten Akwaba haurren harrera zentrora bideratuko dute. Joan ahal izateko ezinbestekoa da gonbidapena lortzea. HITZA-k bi pertsonentzako bina sarrera ditu, posta elektronikoz eskaera egiten duten lehenengo bi lagunentzat.

Gaur egin dute aurkezpena, udaletxeko bilera aretoan; bertan kontzertuaren antolakuntzan parte hartu duten talde eta erakundeetako ordezkariak egon dira: Maite Cruzado Irungo Udaleko Gizarte Ongizate eta Lankidetzarako ordezkaria, Fernando San Martin Kultura arlokoa, Jose Manuel Arrizabalaga eta Idoia Azpilikueta Proyde-Proega elkarteko kideak, Jose Manuel Tife Kontserbatorioko ordezkaria eta Fernando Etxepare Ametsa abesbatzako zuzendaria. Kontzertuaren aurkezle izango den Julian Iantzi ere izan da udaletxeko agerraldian.

Udal gobernuko ordezkariek dei egin zieten irundarrei kontzertu solidariora joateko. “Fundazioaren eta, orohar, GKEen lana goraipatu behar da, baina gainera ostirlaeko kontzertuak badu beste zerbait, hots, elkarlanean antolatuta izan dela, eta horren ondorioa ez da batzea, biderkatzea baizik”, esan du Cruzadok. San Martinek, bere aldetik, “musika pertsonen askapenerako tresna bikaina” izan daitekeela esan du: “Gozatzeko aukera izango dugu, baina beste urrats bat emateko ordua da. Egia da krisian gaudela, baina beti dago norbait inguruan gu baino okerrago dagoena”.

“Gozatzeko moduko” kontzertua
Iantzi eskertua azaldu da emanaldiko aurkezpen lanak egiteko berarekin gogoratu direlako. “Gauza bat da entzutea horrelako egoerak badaudela, eta beste gauza bat da haurren begiradak ikustea. Niri bidaietan tokatu izan zait begirada horiek ikustea, eta horregatik oso pozik nago kontzertua aurkezteko aukera eman didatelako. Nik pertsona hauek —GKEetako bolondresak— miresten ditut, mundua mugiarazten dutelako, eta miresten du¡itudan pertsonen ondoan izango naiz ostiralean”.

Emanaldian “kanta ezagunak eta gozatzeko modukoak” entzungo direla aurreratu zuen telebista aurkezleak. Bertaratzen direnek film labur bat ikusteko aukera ere izango dute, Proyde-Proegak Abidjanen egiten duen lana azaltzen duena. Arrizabalagak esan zuen Cesar Pan elkarte kidea dela bideoan haurrekin agertzen dena.

Ostiralean izango da Bizitzarako pentagramak kontzertu solidarioa Amaia KZn, 19:30ean hasita. Sarrera doan da, baina gonbidapenak behar dira sartzeko. Dagoeneko eskatu daitezke Turismo Bulegoan edo Amaia Kzko lehiatilan. Proyde-Proega fundazioak itsulapiko batzuk jarriko ditu Amaiko sarreran, ekarpenak egiteko. Kontzertura joaterik ez duenak transferentzia bidez lagundu dezake Akwaba etxearen jarduna (Kutxabankeko kontu honetan: 2101 0010 45 0010522126).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.