Federico Kurtz de Griñó klarinete jotzailearen kontzertua ostegunean Trintxerpen
Federico Kurtz de Grinó klarinete jotzaileak kontzertua emango du ostegunean (hilaren 24ean) Trintxerpeko alkateordetzan. Kontzertua 19:30ean da, alkateordetzan. Espainiako eta nazioarteko klarinete-jotzaile garrantzitsuen maisu-eskolak jaso ditu Fede...
Federico Kurtz de Grinó klarinete jotzaileak kontzertua emango du ostegunean (hilaren 24ean) Trintxerpeko alkateordetzan. Kontzertua 19:30ean da, alkateordetzan.
Espainiako eta nazioarteko klarinete-jotzaile garrantzitsuen maisu-eskolak jaso ditu Federiko Kurtzek eta Espainiako eta nazioarteko jaialdi askotan parte hartu du, hala nola: Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdia, Istanbuleko Musika Jaialdia, Lucenako Nazioarteko Musika Jaialdia (Kordoba), Donostiako Musika Hamabostaldia, edo Schleswig-Holstein-eko Musika Jaialdia (Alemania), eta bertako orkestrako kide izan da, gainera. Aurtengo apirilaz geroztik JONDEren (Espainiako Orkestra Nazional Gaztea) kide da, 2007an “Intercentos Melómano” lehiaketaren herrialdekako fasea irabazi zuen, eta 2008an lehenengo saria eskuratu zuen Extremadurako Interprete Gazteen VIII. Lehiaketan (Almendralejo, Badajoz). 2011n Saverio Mercadante Nazioarteko VII. Klarinete Lehiaketan finalista izan zen (Noci, Italia).Egun goi mailako ikasketak bukatzen ari da Musikenen (Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegia), Jose Luis Estelles eta Anthony Pay irakasleekin.
Asteburuan beste bi ekitaldi
Larunbatean illunbe eta Ibaiertz abesbatzek kantatuko dute, 20:15ean, Donibaneko parrokian. Igandean, berriz, Illunbe dantza taldeak Beasaingo erromerian parte hartuko du, 10:15etik aurrera.