Espainiako gazte mailako txapelduna da Hondarribiko Ama Guadalupekoa
Ama Guadalupekoa izan da Espainiako junior mailako judo txapelketako talde onena. Hamalau puntu lortu zituzten etxekoek guztira, eta Madrileko Brunete izan ziren bigarren, bi puntu gutxiagorekin, eta Extremadurako Estudio Motriz hirugarren, sei puntu g...
Ama Guadalupekoa izan da Espainiako junior mailako judo txapelketako talde onena. Hamalau puntu lortu zituzten etxekoek guztira, eta Madrileko Brunete izan ziren bigarren, bi puntu gutxiagorekin, eta Extremadurako Estudio Motriz hirugarren, sei puntu gutxiagorekin.
Aritz Sagarzazu, Iker Otegui , Esteban Martinez , Mario Garrido, Asier Bargallo , Xabier Eizaguirre, eta Shalva Kalabegashvilik osatu zuten Ama Guadalupekoako talde garailea.
Emakumezkoak seigarren
Emakumezkoen lehen mailako hirugarren jardunaldia jokatu zuten gainera asteburuan, eta lesioak eta Espainiako selekzioarekin izandako konpromisoak kontuan hartuta, lau lehiakiderekin soilik, jardunaldia aurrera ateratzea lortu zuten eta seigarren sailkatu ziren. Datorren asteburuan jokatuko dituzte finalak.
Senior mailako gizonezkoak aldiz, bigarren mailara igotzeko lehian dabiltza, eta larunbatean Madrilen pausu garrantzitsua eman zuten. Topaketa guztiak irabazi zituzten eta larunbatean jokatuko dute finala Madrilen.