Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Denek busti nahi izan dute

Hiru urteko lanen ondoren inauguratu dute San Juan-Etxeandia eremu berria. Eguraldiak bat ere lagundu ez duen arren, dozenaka elkartek parte hartu dute plaza berriaren ongietorri ekitaldian Kristauen liburu sakratuak dio San Juan hasi zela basamortuan bataioak egiten 28. urtean; Kristoren jarraitzaile izan nahi zuten judutarrak Jordan ibaiaren uretan murgiltzen zituen. Horregatik Juan bataiatzailea esaten zioten, eta Nazareteko Jesus bera ere baiatatu zuela dio Itun Berriak. Mundu osoan zientoka dira santuari eskainitako tenplu, monumentu eta abarrak. Irunen ere plaza handi bat dago San Juanen izenarekin. Hiru urteko lanen ostean eraldatuta dago, eta Etxeandiakoarekin elkartuta hiri eremu zabal bat osatzen du. Lanak bukatuta, asteburuan San Juan plaza berriaren bataiatze herrikoia egin zuten. Palestinako Jesusena bezala, bataiatze handia behar zuen izan astebururako Irunen iragarrita zegoena. Epe luzeko lanen ondoren, San Juan eta Etxeandia plazen bateratzeak utzi duen hiri eremu berriari ongietorria emateko, hiriko dozenaka elkartek egiten dakitena erakutsi nahi zuten bertan. Hura bezala, uretan murgildutakoa izan zen Irungo plaza berriaren bataioa, baina ez euriak, ezta haizeak ere, ezerk ere ez zuen San Juan plaza berriko inaugurazio festa zapuztu. Bota eta bota aritu da asteburu osoan, zeruko ur hodiak lehertu izan balira bezala. Une batzuetan, larunbat arratsean eta igande eguerdian batez ere, irundarrei Sodoma [...]

admin
Bidasoa
2012/05/22
San Juan plazaren inaugurazioa

Irudian, Ametsa abesbatzaren saioa, igande eguerdiko zaparradaren unean

Hiru urteko lanen ondoren inauguratu dute San Juan-Etxeandia eremu berria. Eguraldiak bat ere lagundu ez duen arren, dozenaka elkartek parte hartu dute plaza berriaren ongietorri ekitaldian

Kristauen liburu sakratuak dio San Juan hasi zela basamortuan bataioak egiten 28. urtean; Kristoren jarraitzaile izan nahi zuten judutarrak Jordan ibaiaren uretan murgiltzen zituen. Horregatik Juan bataiatzailea esaten zioten, eta Nazareteko Jesus bera ere baiatatu zuela dio Itun Berriak. Mundu osoan zientoka dira santuari eskainitako tenplu, monumentu eta abarrak. Irunen ere plaza handi bat dago San Juanen izenarekin. Hiru urteko lanen ostean eraldatuta dago, eta Etxeandiakoarekin elkartuta hiri eremu zabal bat osatzen du. Lanak bukatuta, asteburuan San Juan plaza berriaren bataiatze herrikoia egin zuten.

Palestinako Jesusena bezala, bataiatze handia behar zuen izan astebururako Irunen iragarrita zegoena. Epe luzeko lanen ondoren, San Juan eta Etxeandia plazen bateratzeak utzi duen hiri eremu berriari ongietorria emateko, hiriko dozenaka elkartek egiten dakitena erakutsi nahi zuten bertan. Hura bezala, uretan murgildutakoa izan zen Irungo plaza berriaren bataioa, baina ez euriak, ezta haizeak ere, ezerk ere ez zuen San Juan plaza berriko inaugurazio festa zapuztu.

Bota eta bota aritu da asteburu osoan, zeruko ur hodiak lehertu izan balira bezala. Une batzuetan, larunbat arratsean eta igande eguerdian batez ere, irundarrei Sodoma eta Gomorrakoen bekatuak ordainarazi behar zizkietela zirudien. Bertakoek San Juan Harriari begiratzen zioten, botatzen ari zena geratzeko asmorik ez ote zuen galdezka edo. Eta ez; euria ez zen geratu, baina irundarrak ere ez. Denek parte hartu nahi zuten hiriko erdiguneko eremu berriari eginiko herri ongietorrian.

1.400 lagun, luntxerako
Parcour-ra eta trialsina izan ezik, San Juan plazaren inauguraziorako prestatutako ekitaldi guztiak egin zituzten: plazan, pergolan, bideetan, agertokian… Haurrentzako tailer eta ekitaldi guztiak gainezka egon ziren, eta gazteek ere erantzun ona eman zioten koadrilen olinpiadari; zortzi taldek parte hartu zuten. Larunbateko luntxean 1.400 paella eta patata tortila razio banatu zituzten, eta udaletxean, ia 400 lagunek bisitatu zuten San Juanen historia iruditan erakusketa. Etabar, etabar, etabar: 200 txirrindulari Indoor Zikloan, ehundaka dantzari eta dozenaka abeslari hainbat saiotan…

Plaza inauguratu dute, baina amaitu gabe ireki dute. Makinak behin-behinean erretiratu dituzte. Krisia dela eta, proiektuaren zati handi bat egin gabe geratu da (hotela, liburutegi berria, udal bulegok eta auditorioa); udal kutxaren egoera aldatzen denean eramango dituzte makinak berriro hara. Proiektua osatu bitartean, plaza inauguratuta dago, eta estreinatuta. Laster lehen aldiz goraino betetzeko aukera izango dute irundarrek, sanmartzialetako egun handian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.