Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Aurresku eta Soinu Zahar txapelketetan bikain aritu dira eskualdeko dantzariak

admin
Bidasoa
2012/05/22
Aitor Lasa hernaniarra eta Beñat Salegi errenteriarraBikain aritu dira eskualdeko dantzariak joan den asteburuan. Landare elkarteak antolatuta, Errenteria Hiria Kulturgunean egindako Haur Mailako Aurresku Txapelketako B saileko (12-15 urte) irabazlea Beñat Salegi errenteriarra izan zen. A Saileko txapela, berriz, Hernanira joan zen, Aitor Lasa dantzariaren eskutik. Herenegun, bestalde, Soinu Zaharreko Euskadiko Neskatxena Txapelketaren finala jokatu zuten Legazpin, eta Nora Fraile eta Leire Amiano lezoarrak izan ziren irabazleak A sailean (7-11 urte) eta B sailean (12-15 urte), hurrenez hurren. Maila txukuna Errenterian Aurresku txapelketako bigarren eta hirugarren sailkatuak Iñaki Lasa donostiarra eta Iker Belintxon lezoarra izan ziren A sailean,  eta Aritz Olarte oiartzurra eta Aimar Odiozola ibartarra, B sailean. Aurresku txapelketako finalera heldu aurretik egindako ligatan izandako erregulartasuna ere saritu zuten Landare elkartekoek, eta horren barruan, Errenteria-Oreretako lehen sailkatuek ere jaso zuten garaikurra. A sailean Gorka Etxeberria, eta B Sailean, berriz, Beñat Salegi izan ziren irabazleak. Gipuzkoako Eusko Dantzarien Biltzarreko Estibaliz Iturriak maila bakoitzeko dantzariak txukun aritu zirela nabarmendu du:  “Lan polita egin zuen bakoitzak bere sailean, batetik bestera adin tarte handia dagoela kontuan hartuta”. Landare elkarteak antolatutako 26. aurresku txapelketan 27 haur aritu ziren dantzan larunbatean. Parte hartzaileek bi dantza egin behar  izan zituzten. A sailekoek Alpargata eta agurra dantzatu zituzten eta B sailekoek, berriz, desafioa eta zortzikoa. Juantxo Maia Landareko kide eta antolatzaileak ere ildo beretik hitz egin du, eta maila ona eman zutela azaldu du. Horrez gain, oso giro ona izan zela eta jende asko joan zela kulturgunera gaineratu du. Horrekin guztiarekin, txapelketak 26 urte bete arren, antolatzen jarraitu nahi dutela esan du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.