Antzerkiaren bestak kaleak hartuko ditu igandera arte
Bihartik igandera bitarte, 28. Antzerkiaren Maiatzak bisitatuko ditu Hendaiako kale, plaza, egoitza eta kultur egiturak. Glob taldeak estreinatuko du jaialdia, Quartett lanarekin, Mendi Zolanen ehun lagunentzat eskainiko duen saio bikoitzean. Bertara j...
Bihartik igandera bitarte, 28. Antzerkiaren Maiatzak bisitatuko ditu Hendaiako kale, plaza, egoitza eta kultur egiturak. Glob taldeak estreinatuko du jaialdia, Quartett lanarekin, Mendi Zolanen ehun lagunentzat eskainiko duen saio bikoitzean. Bertara joaterik ez dutenek zer ikusi izanen dute datozen egunotan.
Ekitaldi gehienak publiko guztiari irekiak eta doan dira. Ohi bezala, Gaztelu Zaharreko aparkalekuan jarriko dute Antzerkiaren Maiatzeko gune nagusia.