Oiartzungo argazki artxiboa, sarean
Udalak jakinarazi duenez, argazki artxiboa osatzen duten 1.359 argazkiak sarean daude, digitalizatuta, edonoren eskura. Bertan, 1897 eta 2002 urteen artean ateratako argazkiak modu errazean aurkitzeko aukera eskaintzen da. Udala 2009an hasi zen artxiboa osatzen, “herriko txokoen, ospakizunen eta herritarren historia grafikoa osatzeko asmoz”. Iñaki Arbelaitz eta Eneko Salaberria aritu dira artxiboa osatzeko lanean. Horrez gain, euren argazkiak utzi dituzten elkarte eta norbanakoei eskerrak eman dizkie udalak: “Euren eskuzabaltasunik gabe ezinezkoa izango baitzitekeen argazki artxibo aberats hau osatzea”.
Udalak jakinarazi duenez, argazki artxiboa osatzen duten 1.359 argazkiak sarean daude, digitalizatuta, edonoren eskura. Bertan, 1897 eta 2002 urteen artean ateratako argazkiak modu errazean aurkitzeko aukera eskaintzen da.
Udala 2009an hasi zen artxiboa osatzen, “herriko txokoen, ospakizunen eta herritarren historia grafikoa osatzeko asmoz”. Iñaki Arbelaitz eta Eneko Salaberria aritu dira artxiboa osatzeko lanean.
Horrez gain, euren argazkiak utzi dituzten elkarte eta norbanakoei eskerrak eman dizkie udalak: “Euren eskuzabaltasunik gabe ezinezkoa izango baitzitekeen argazki artxibo aberats hau osatzea”.


