Munduko Txapelduna garaitzear egon da Yuri Pompilio
Joan den larunbatean Torben Keller Munduko Txapeldunaren kontra borrokatu zuen Paco Bueno gimnasioko Yuri Pompilio boxeolariak Kopenhagen. Gimnasioak jakinarazi duenez, Keller garaitzear egon zen Pompilio. Hala ere, txapelketa asko luzatu zela eta, ant...
Joan den larunbatean Torben Keller Munduko Txapeldunaren kontra borrokatu zuen Paco Bueno gimnasioko Yuri Pompilio boxeolariak Kopenhagen. Gimnasioak jakinarazi duenez, Keller garaitzear egon zen Pompilio. Hala ere, txapelketa asko luzatu zela eta, antolatzaileek borroka mozteko eskatu zieten, eta sei asalto jokatzekoak baziren ere, bi gutxiago egin zituzten, lau. Lehen bi asaltoak Kellerrek irabazi zituen; hirugarrena Pompiliorentzat izan zen, eta laugarrenean, berriz, Keller ia ezer egiteko gauza ez zela izan adierazi du gimnasioak. Azkenean, baina, puntutan galdu zuen boxeolari errenteriarrak.
Ekainaren 30ean Astigarragan jokatuko du Pompiliok Paco Buenoko beste boxeolari batekin: Nikolay Zabolotski.