Greban daude Zardoya-Otis enpresako langileak
Zardoya-Otis igogailu enpresako langileek bertan egin nahi duten kaleratze baten kontrako greba mugagabea hasi zuten hilaren 14an, “gainera, hainbat lanpostu arriskuan daude” esan dute langileek. Enpresaren Gipuzkoako egoitza Donostiako Herrera auzoan dago, baina langileek ohartarazi dute Euskal Herrian 10.000 igogailuren mantenua egiten dutela, eta horietako asko Oarsoaldean eta Bidasoan daudela; “horregatik, igogailuen mantenuan arazoak egongo dira grebak irauten duen bitartean”. Hala, herritarrei ulermena eskatu diete. Hala, langileek enpresaren buruei lanpostuak mantentzeko proposamenak helarazi dizkietela esan dute, “baina ez digute kasurik egin”.