Erdi Aroko Azokako argazki lehiaketa antolatu dute
Merkataritza eta Turismo sailak Hondarribiko Erdi Aroko Azokako argazki lehiaketa antolatu du. Azoka ekainaren 9an eta 10ean egingo dute, eta lanak entregatzeko epea uztailaren 3an bukatuko da. Hondarribiko Gune Historikoan egingo dute eta partaide bak...
Merkataritza eta Turismo sailak Hondarribiko Erdi Aroko Azokako argazki lehiaketa antolatu du. Azoka ekainaren 9an eta 10ean egingo dute, eta lanak entregatzeko epea uztailaren 3an bukatuko da. Hondarribiko Gune Historikoan egingo dute eta partaide bakoitzak saritu edota argitaratu gabeko lau argazki aurkez ditzake. Lehen hiru sarituentzat, 500, 400 eta 300 euroko sariak banatuko dituzte.
Koloretan edo zuri-beltzean izan daitezke argazkiak, neurria 20×30 zentimetrokoa izan behar du, markorik eta euskarririk gabe. Lanaren atzealdean izen bat idatzi behar da eta horrekin batera kartazal itxiaren kanpoaldean, aurkeztutako lanean edo lanetan idatzitako izen berak. Kartazalaren barruan argazkiekin batera, beste gutun-azal bat jarri behar da eta bere barnean egilearen izen-abizenak, helbidea, N.A.N.ren fotokopia eta telefonoa zehaztu.