Ekonomia ekofeministaz ariko dira bihar eta ostegunean
Nekane Jurado, Marta Pascual eta Cristina Henriquez Ekonomia ekofeminista hitzaldia emango dute, bihar, 19:00etatik aurrera, Xenpelar Etxean. Garaipen elkarteak antolatutako jardunaldien barruan dago, eta ekofeminismoa landuko dute oraingo honetan. Ant...
Nekane Jurado, Marta Pascual eta Cristina Henriquez Ekonomia ekofeminista hitzaldia emango dute, bihar, 19:00etatik aurrera, Xenpelar Etxean. Garaipen elkarteak antolatutako jardunaldien barruan dago, eta ekofeminismoa landuko dute oraingo honetan. Antolatzaileen arabera, “krisia ikuspuntu kritiko feminista erradikaletik aztertuko dute”. Horrez gain, estrategia batzuk finkatuko dituzte “beste paradigma bat irudikatu eta mundu mailako ekonomiak bultzatutako kalteari aurre egiteko”.