Irundarrek bat egin dute Herriraren deialdiarekin
Euskal preso eta iheslari politikoen herriratzea eskatzeko Euskal Herri osoko plazak betetzeko deialdia egina zuen Herrira mugimenduak gaurko eta irundarrek erantzun egin izan diote erronkari. 300etik gora pertsona elkartu dira gaur eguerdian Zabaltza plazan. Antolatzaileek hainbat ekintza prestatu dituzte 12:00etatik bazkalordura arte, bestek beste, presoak bisitatzera joateko haien senide eta lagunek egin behar dituzten bidai luzeen argazkien erakusketa. “Herrira” hitza izan da mezurik erepikatuena. Emakume talde batek herri mugimenduaren ikurra du oihal erraldoi bat josten aritu dira, eta artisau batek harrian landu du euskal presoak Euskal Herrira ekartzearen aldeko eskaria; margolari batek musika kioskoan Herrira-ren logoa margotu du spray-z baliatuz eta, azkenik, Zabaltzan bildutakoek mosaiko erraldoi bat osatu dute, Herrira zioena. Ekitaldia hasi aurretik ertzainek plazan jarritako pankarta bat puskatu dutela salatu dute antolatzaileek.
Euskal preso eta iheslari politikoen herriratzea eskatzeko Euskal Herri osoko plazak betetzeko deialdia egina zuen Herrira mugimenduak gaurko eta irundarrek erantzun egin izan diote erronkari. 300etik gora pertsona elkartu dira gaur eguerdian Zabaltza plazan.
Antolatzaileek hainbat ekintza prestatu dituzte 12:00etatik bazkalordura arte, bestek beste, presoak bisitatzera joateko haien senide eta lagunek egin behar dituzten bidai luzeen argazkien erakusketa.
“Herrira” hitza izan da mezurik erepikatuena. Emakume talde batek herri mugimenduaren ikurra du oihal erraldoi bat josten aritu dira, eta artisau batek harrian landu du euskal presoak Euskal Herrira ekartzearen aldeko eskaria; margolari batek musika kioskoan Herrira-ren logoa margotu du spray-z baliatuz eta, azkenik, Zabaltzan bildutakoek mosaiko erraldoi bat osatu dute, Herrira zioena.
Ekitaldia hasi aurretik ertzainek plazan jarritako pankarta bat puskatu dutela salatu dute antolatzaileek.