Emakumearen alde elkartu dira
Hilabetero bezala, emakumeenganako biolentziaren kontra protesta egiteko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Zabaltza Plazan. Euriari muzin eginez hiritar talde bat elkartu da “Emakumeen aurkako indarkeriarik ez” zioen pankartaren atze...
Hilabetero bezala, emakumeenganako biolentziaren kontra protesta egiteko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Zabaltza Plazan. Euriari muzin eginez hiritar talde bat elkartu da “Emakumeen aurkako indarkeriarik ez” zioen pankartaren atzean. Hiriko emakume taldeen kideak zeuden, baita Asun Casasola, Nagore Laffagen ama, eta udaleko ordezkari batzuk, haien artean Gizarte Ongizateko zinegotzi Maite Cruzado sozialista eta Santi Reyes PPko udal taldeko ordezkaria.