Arroz usaina Iztietan
Iztietako Diputazio plazan Munduko Arrozak ekimena ari dira egiten bertan. Bertan, jatorri ezberdineko herritarrek euren sorterrian arroza egiteko modua erakusten dihardute. Hamabost herrialdetako sukaldariak daude sutondoan: Bolivia, Kaxmir, Marokok...
Iztietako Diputazio plazan Munduko Arrozak ekimena ari dira egiten bertan. Bertan, jatorri ezberdineko herritarrek euren sorterrian arroza egiteko modua erakusten dihardute. Hamabost herrialdetako sukaldariak daude sutondoan: Bolivia, Kaxmir, Marokoko bi talde, Mexiko, Nigeria, Peru, Sahara, Senegal eta hindu eta herriko pertsonek osatutako talde misto bat. Horrez gain, Errenteria-Oreretako elkarteek ere parte hartuko dute: Bukagaitz, gaztetxea, Mikelazulo, Txintxarri eta CGT.
Arrozik onena hautatzeko Cornelio Etxeko eta Gaztelu Ostatuko bi kide egongo dira. Jai girorik ez da faltako, gainera. Eguerdian, esaterako, kontzertu bat eskaini dute Iztietako plazan.