Yuri Pompilio Kopenhagen lehiatuko da gaur
Kopenhagera joango da gaur Yuri Pompilio, Paco Bueno gimnasioko boxeolaria borroka batean parte hartzera. Profesionaletara jauzia eman zuenetik maila ona ematen ari da boxeolaria, eta duela hilabete Espainiako txapeldunaren kontra aritu zen Las Palmase...
Kopenhagera joango da gaur Yuri Pompilio, Paco Bueno gimnasioko boxeolaria borroka batean parte hartzera. Profesionaletara jauzia eman zuenetik maila ona ematen ari da boxeolaria, eta duela hilabete Espainiako txapeldunaren kontra aritu zen Las Palmasen, eta puntuetara galdu zuen. Ekainaren 30ean Astigarragan egingo duten boxeo gauean ere parte hartuko du Pompiliok, Paco Buenoko beste boxeolari batzuekin batera; hala nola, Nikolay Zabolotski.