Pasaia Zero Zabor: «Hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko konpromisoa dugu»
Taldeak zero zabor bidean jarri nahi du Pasaia, eta horretarako atez ateko sistema hobetsi du Zero Zabor taldea aurkeztu zuten herenegun arratsean, San Pedroko dorrean. Helburu garbiarekin sortu dute taldea Pasaiako hainbat herritarrek: «Hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko konpromisoa dugu». Taldeak nabarmendu duenez, zaborra ez sortzeko erronkari heldu behar diote herritarrek, «eta ez lehengaiak neurririk gabe ustiatu, kontsumitu eta erretzeari». Zaborra ahalik eta gutxien sortu ondorengo urratsa berrerabiltzea dela gogorarazi du taldeak, eta azkenekoa birziklatzea. Pasaia Zero Zaborrek adierazi duenez, «birziklatze maila altuena atez ateko sistemak bermatzen du», eta eredu horren alde egin du. Erraustegiaren kontrako eta atez atekoaren aldeko norabidea batzuek gogoko ez dutela salatu du Pasaia Zero Zaborrek: «Errauste planta aurrera atera nahi dute sektore politiko eta enpresarial batzuek, kosta ahala kosta, eta atez atekoa Gipuzkoan zabaltzeak kolokan jarriko luke horren zilegitasuna». Kontzientzia garbia Pasaian zero zabor norabidean lan egingo dutela iragarri dute: «Inposatu nahi diguten eredu kutsakor, garesti, ez jasangarri eta interesatuaren aldean, bestelako eredua hobesten dugu. Izan ere, saldu nahi digutenaren aurka, atez atekoa egiten dutenak ez dira askatasun gutxiagorekin bizi, bai, ordea, kontzientzia lasaiagoarekin».
Taldeak zero zabor bidean jarri nahi du Pasaia, eta horretarako atez ateko sistema hobetsi du
Zero Zabor taldea aurkeztu zuten herenegun arratsean, San Pedroko dorrean. Helburu garbiarekin sortu dute taldea Pasaiako hainbat herritarrek: «Hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko konpromisoa dugu».
Taldeak nabarmendu duenez, zaborra ez sortzeko erronkari heldu behar diote herritarrek, «eta ez lehengaiak neurririk gabe ustiatu, kontsumitu eta erretzeari». Zaborra ahalik eta gutxien sortu ondorengo urratsa berrerabiltzea dela gogorarazi du taldeak, eta azkenekoa birziklatzea.
Pasaia Zero Zaborrek adierazi duenez, «birziklatze maila altuena atez ateko sistemak bermatzen du», eta eredu horren alde egin du.
Erraustegiaren kontrako eta atez atekoaren aldeko norabidea batzuek gogoko ez dutela salatu du Pasaia Zero Zaborrek: «Errauste planta aurrera atera nahi dute sektore politiko eta enpresarial batzuek, kosta ahala kosta, eta atez atekoa Gipuzkoan zabaltzeak kolokan jarriko luke horren zilegitasuna».
Kontzientzia garbia
Pasaian zero zabor norabidean lan egingo dutela iragarri dute: «Inposatu nahi diguten eredu kutsakor, garesti, ez jasangarri eta interesatuaren aldean, bestelako eredua hobesten dugu. Izan ere, saldu nahi digutenaren aurka, atez atekoa egiten dutenak ez dira askatasun gutxiagorekin bizi, bai, ordea, kontzientzia lasaiagoarekin».