Laikotasunaren alde egiteko mozioa aurkeztuko du plenoan gobernu taldeak
Laikotasunaren aldeko mozioa aurkeztuko dutela jakinarazi dute Bildu koalizioak eta Ezker Anitzak, hilaren 29ko osoko bilkuran. Horren berri emateko, agerraldia egin zuten atzo goizean Ezker Anitzako Jose Manuel Ferradasek eta Bilduko Luisma Diezek. Aurreko Udalbatzek “erantzun izan ez duten gaiari aurre egiteko unea» dela esan zuten, Errenteria-Oreretan dagoen “erlijio aniztasuna” eta “laikotasunerako eskubidea” kontuan harturik. Administrazioak berdintasun eta laikotasun eskubideak bermatu behar dituela, eta horren harira, mozioak “integratzailea” izan nahi duela azaldu zuen Diezek: “Ez da inongo erlijioren kontrako mozioa, askotariko sinestun eta ez sinestunen arteko berdintasuna bermatu nahi duen ekimena baizik, eta hala ulertzea nahi dugu”. Ferradasek mozioa “irekia” dela gaineratu zuen. Horretarako, Errenteria-Oreretako hainbat erlijio taldetako zein laikotasuna bultzatzen duten taldeetako kideekin harremanetan jarri eta beste alderdi politiko guztiekin bildu direla azaldu zuen, “adostasuna bilatze aldera, eta behin betiko mozioa guztion ekarpenekin osatzea garrantzitsua iruditzen zaigulako”. Berdintasuna bermatu Mozioa ekarpenetara irekia badago ere, nondik norakoak zehaztuta dituztela azaldu zuen Ferradasek, bestalde: “Oinarrizkoena, udalak sinestun eta ez sinestunen arteko berdintasuna bermatu behar duela da”. Horren barruan, Errenteriako Udalak egun ez dituen ongietorri eta agur ekitaldi zibilak egiteko azpiegiturak eta bitartekoak jartzea proposatzen du mozioak. Azkenik, udal korporazioak modu ofizialean, erlijio kutsua duten ekimenetan parte ez duela hartu behar ere [...]
Laikotasunaren aldeko mozioa aurkeztuko dutela jakinarazi dute Bildu koalizioak eta Ezker Anitzak, hilaren 29ko osoko bilkuran. Horren berri emateko, agerraldia egin zuten atzo goizean Ezker Anitzako Jose Manuel Ferradasek eta Bilduko Luisma Diezek. Aurreko Udalbatzek “erantzun izan ez duten gaiari aurre egiteko unea» dela esan zuten, Errenteria-Oreretan dagoen “erlijio aniztasuna” eta “laikotasunerako eskubidea” kontuan harturik.
Administrazioak berdintasun eta laikotasun eskubideak bermatu behar dituela, eta horren harira, mozioak “integratzailea” izan nahi duela azaldu zuen Diezek: “Ez da inongo erlijioren kontrako mozioa, askotariko sinestun eta ez sinestunen arteko berdintasuna bermatu nahi duen ekimena baizik, eta hala ulertzea nahi dugu”.
Ferradasek mozioa “irekia” dela gaineratu zuen. Horretarako, Errenteria-Oreretako hainbat erlijio taldetako zein laikotasuna bultzatzen duten taldeetako kideekin harremanetan jarri eta beste alderdi politiko guztiekin bildu direla azaldu zuen, “adostasuna bilatze aldera, eta behin betiko mozioa guztion ekarpenekin osatzea garrantzitsua iruditzen zaigulako”.
Berdintasuna bermatu
Mozioa ekarpenetara irekia badago ere, nondik norakoak zehaztuta dituztela azaldu zuen Ferradasek, bestalde: “Oinarrizkoena, udalak sinestun eta ez sinestunen arteko berdintasuna bermatu behar duela da”. Horren barruan, Errenteriako Udalak egun ez dituen ongietorri eta agur ekitaldi zibilak egiteko azpiegiturak eta bitartekoak jartzea proposatzen du mozioak. Azkenik, udal korporazioak modu ofizialean, erlijio kutsua duten ekimenetan parte ez duela hartu behar ere argi dutela azaldu zuen Ezker Anitzaren bozeramaileak. Horren arabera, beraz, Udalbatzak ez luke parte hartuko meza, errezatze, edo prozesioetan.
Eztabaida piztea helburu
Hileko ohiko udalbatzarrerako bi aste falta direnean, mozioa aurkezteko agerraldiarekin, herritarren artean gaiari buruzko eztabaida piztu nahi izan dutela gaineratu zuten Diez eta Ferradasek: “Oso garrantzitsua iruditzen zaigu gai horren gainean esateko zerbait duen orok horretarako aukera izatea, eta uste dugu mozioa oinarria izan daitekeela eztabaida hori herritarren artean artikulatzeko”.