Haurrekin eta nerabeekin lan egiten duten elkarteen eguna, San Pedron
Hilaren 26rako hainbat ekimen antolatu dituzte udalerriko hamabost taldek eta elkartek, arratsaldean Haurrekin eta nerabeekin Pasaian lanean ari diren elkarteetako ordezkariek eta udalak Elkarteen Eguna antolatu dute hilaren 26rako, larunbata, San Pedron. Hirugarren urtea da udalerriko elkarte eta taldeek festa hori antolatzen dutela. Hala, elkarteek urte osoan zehar eskaintzen dituzten jarduerak ezagutzeko aukera izango dute herriko haurrek, bi gunetan banatuta, eta euskaraz. Bi gune horietako jarduerak bukatzen direnean —adinaren arabera sailkatu dituzte bi gune horiek—, bukaera ekitaldia egingo dute San Pedroko pilotalekuan. Hamabost elkartek parte hartu dute aurtengo festa prestatzen. Elkarteen Eguna lan egiteko eredu berri baten adibideetako bat da, «erantzukizunez, elkarlanean eta arduraz» egiten den lana, herriko elkarteen arabera. Hala, bai udalak bai elkarteek uste dute euren jarduna herrian «behar-beharrezkoa» dela; «eskertzekoa da egiten ari diren lana, eta era berean, eskertzekoa da nola bildu diren zeregin honetara», esan dute udaletik. Hala, elkarlana abiatu zutenetik, lanerako hainbat oinarri zehaztu zituzten elkarteen eta udaleko hainbat sailen artean: elkarteen dinamika biziberritzea, elkarteek dituzten beharrei erantzuna emanez; elkarteen eskaintza zabaltzea; udalaren eta elkarteen arteko harremana eta komunikazioa hobetzea, eta haurren eta nerabeen hizkuntza eskubideak betetzen direla bermatzea. Horri guztiari haurren eta nerabeen eskubideak bermatzeko plan orokorra gehitu behar zaio: «Denok gaude pozik orain [...]
Hilaren 26rako hainbat ekimen antolatu dituzte udalerriko hamabost taldek eta elkartek, arratsaldean
Haurrekin eta nerabeekin Pasaian lanean ari diren elkarteetako ordezkariek eta udalak Elkarteen Eguna antolatu dute hilaren 26rako, larunbata, San Pedron. Hirugarren urtea da udalerriko elkarte eta taldeek festa hori antolatzen dutela. Hala, elkarteek urte osoan zehar eskaintzen dituzten jarduerak ezagutzeko aukera izango dute herriko haurrek, bi gunetan banatuta, eta euskaraz. Bi gune horietako jarduerak bukatzen direnean —adinaren arabera sailkatu dituzte bi gune horiek—, bukaera ekitaldia egingo dute San Pedroko pilotalekuan. Hamabost elkartek parte hartu dute aurtengo festa prestatzen.
Elkarteen Eguna lan egiteko eredu berri baten adibideetako bat da, «erantzukizunez, elkarlanean eta arduraz» egiten den lana, herriko elkarteen arabera. Hala, bai udalak bai elkarteek uste dute euren jarduna herrian «behar-beharrezkoa» dela; «eskertzekoa da egiten ari diren lana, eta era berean, eskertzekoa da nola bildu diren zeregin honetara», esan dute udaletik.
Hala, elkarlana abiatu zutenetik, lanerako hainbat oinarri zehaztu zituzten elkarteen eta udaleko hainbat sailen artean: elkarteen dinamika biziberritzea, elkarteek dituzten beharrei erantzuna emanez; elkarteen eskaintza zabaltzea; udalaren eta elkarteen arteko harremana eta komunikazioa hobetzea, eta haurren eta nerabeen hizkuntza eskubideak betetzen direla bermatzea.
Horri guztiari haurren eta nerabeen eskubideak bermatzeko plan orokorra gehitu behar zaio: «Denok gaude pozik orain arte egindako lanarekin, eta itxaropentsu gaude benetan gure haurren eta gazteen etorkizunarekin. Horien eskubideak bermatzeko plan orokorrari esker, poliki-poliki zoriontsuagoak eta osoagoak izango dira haiek».
Lehen gunea (5-8 urtekoentzat)
- 16:30-19:00. Piraten itsasontzia ezagutzeko aukera.
- 16:30-18:00. Tailerrak.
- 19:00-19:30. Dantza saioa.
- Elkarteak. Lehen guneko ekimenak prestatuko dituzten elkarteak honakoak dira: Fama, Itsas Gela, Ekaitza Gazte Taldea, Txorimaloak eta Txassis.
Bigarren gunea (9-12 urtekoentzat)
- 16:30-18:00. Ginkana triala, musika tresnak egiteko tailerra, eta hockey stick-a egiteko nahiz hockeyra jokatzeko aukera.
- 18:00-19:30. Piragua bira eta futbolarien txanda.
- Elkarteak. Bigarren guneko ekimenak prestatuko dituzten elkarteak honakoak dira: Donibane KJKE, Boveda Gazte Taldea, PT Hockey, Pasaia Kayak, CD Trintxerpe, Pasaia KE eta Sanpedrotarra FE.
Bukaera ekitaldia (Pilotalekuan)
- 19:30. Merienda.
- 20:00. Amaiera ekitaldia.