Goazen plazara ekimenerako deialdia egin dute ezker abertzaleak eta EAk
Herrirak Goazen Plazara ekimena antolatu du biharko, Errenteria-Oreretako ezker abertzaleak eta EAk bertan parte hartzera animatu dituzte herritar guztiak. Urtarrilaren 7an Bilbon presoen eskubideen aldeko manifestazioan herritarren sostengua ikusita, ...
Herrirak Goazen Plazara ekimena antolatu du biharko, Errenteria-Oreretako ezker abertzaleak eta EAk bertan parte hartzera animatu dituzte herritar guztiak. Urtarrilaren 7an Bilbon presoen eskubideen aldeko manifestazioan herritarren sostengua ikusita, egungo espetxe politikak ez duela sostengu politiko eta sozialik adierazi du. “Horrela bada, garrantzitsua da herritarrek batuta ekitea, espetxeetako giltzak dituztenak jarrera aldatzera bultzatzeko”.
Eskubide horiek zeintzuk diren gogorarazi dute: euskal presoak Euskal Herriratzea; Espainiako Estatuan 197/06 doktrina bertan behera uztea eta zigorra bete duten presoak askatzea; Frantziako Estatuan bizi osorako zigorra bertan behera uztea baldintzapeko askatasunari bide emanez; zigorraren bi heren eta hiru laurdenak beteta dituzten presoak kaleratzea; gaixotasun larriak dituzten presoak askatu eta bestelako gaixotasunak dituztenak egoki zaintzeko neurriak hartzea; eta Espainiako eta Frantziako estatuen espetxe politika egokitzea “hasi den aro berrian gatazka konpontzeko bidean modu positiboan eragiteko”.
Egitaraua
- 11:30etik 13:30era. Materiala, presoei idazteko gutunak, presoen eskulanekin erakusketa, toka txapelketa, txistulariak, dantzariak, bertsolariak, Saskiak bete espetxeak hustutzeko ekimena…
- 13:00etan. Argazki erraldoia.
- Ondoren. Pintxoak eta sagardoa.