Astebetez luzatu dute udalekuetan izena emateko epea
Lezoko Udalak udalekuetan izena emateko epea beste astebetez luzatu du. Horrela, hilaren 25era arte eman daiteke izena bertan. Gainera, beste baldintza bat sartu dute, izena eman ahal izateko. Horrela, Lezoko haurrez gain, herriko ikastetxeetan matriku...
Lezoko Udalak udalekuetan izena emateko epea beste astebetez luzatu du. Horrela, hilaren 25era arte eman daiteke izena bertan. Gainera, beste baldintza bat sartu dute, izena eman ahal izateko. Horrela, Lezoko haurrez gain, herriko ikastetxeetan matrikulatuta dauden haurrek ere eman dezakete izena. Hala ere, hogei plaza egongo dira haur horientzako. Ohi bezala, kopuru hori gaindituz gero, zozketa egingo dute.
Gainontzean, izena eman nahi duten haurren gurasoak astelehenetik ostiralera pasatu beharko dute udaletxeko Informazio Bulegotik. Goizez dago irekita, 08:30etik 13:30era. Izen ematea Interneten egin daiteke baita ere. Orri hori bulegoan eman behar da, sinatuta, familia orriarekin batera (behar izanez gero).
Udalekuak 3 eta 10 urteko haurrei zuzenduta daude. Uztailaren 2tik 30era egingo dituzte, 09:30etik 13:30era. Haur bakoitzeko 77.1 euro ordaindu behar dira, eta familia ugariko kidea izanez gero, 61, 68. Guztira 220 toki daude. Eskakizun kopurua hori baino altuagoa baldin bada, zozketa egingo dute izena eman duten guztien artean.
Udalekuen gaineko informazio gehiago emango dute ekainaren 14an Gezala Auditoriumean gurasoekin egingo den bileran.