Allerruko sei pilotarik norgehiagokak jokatuko dituzte asteburuan
Asteburu honetan jokatuko dute lau t’erdiko Udaberri Txapelketako azkeneko jardunaldia. Guztira, Allerru Pilota Taldeko sei kidek jokatuko dituzte partidak asteburu honetan. Gaur arratsaldean bi pilotarik jokatuko dute, biek ala biek etxetik kanpo. Kadete Mailako Tatiegik eta Gazte Mailako Perurenak jokatuko dute. Bihar goizean beste lau pilotariren norgehiagokak ikusteko aukera izango da herrian bertan. 10:30etik aurrera, Hernandez eta Zubeldia kadeteek zein Gazte Mailako Sarasua eta Telletxeak jokatuko dute. Gainontzeko hiruek ez dute partidarik izango. Pilotariek joan den asteburuko emaitzak hobetu nahi dituzte. Izan ere, Tatiegi kadeteak bakarrik irabazi zuen. Allerru Bk, agur Futbolean, bestalde, Allerruren bigarren taldeak atzo iluntzean esan zion agur denboraldiari. Azpeitiko Ikasberri taldea jaso zuen Plazetan. Igoera Faseko azkeneko postuan sailkatu dira, hemezortzi partiden ondoren.
Asteburu honetan jokatuko dute lau t’erdiko Udaberri Txapelketako azkeneko jardunaldia. Guztira, Allerru Pilota Taldeko sei kidek jokatuko dituzte partidak asteburu honetan.
Gaur arratsaldean bi pilotarik jokatuko dute, biek ala biek etxetik kanpo. Kadete Mailako Tatiegik eta Gazte Mailako Perurenak jokatuko dute.
Bihar goizean beste lau pilotariren norgehiagokak ikusteko aukera izango da herrian bertan. 10:30etik aurrera, Hernandez eta Zubeldia kadeteek zein Gazte Mailako Sarasua eta Telletxeak jokatuko dute. Gainontzeko hiruek ez dute partidarik izango.
Pilotariek joan den asteburuko emaitzak hobetu nahi dituzte. Izan ere, Tatiegi kadeteak bakarrik irabazi zuen.
Allerru Bk, agur
Futbolean, bestalde, Allerruren bigarren taldeak atzo iluntzean esan zion agur denboraldiari. Azpeitiko Ikasberri taldea jaso zuen Plazetan.
Igoera Faseko azkeneko postuan sailkatu dira, hemezortzi partiden ondoren.

