85 lan aurkeztu dituzte EHEk deitutako testu lehiaketara
Zer da zuretzat euskaraz bizitzea? zen Oreretako Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak egindako galdera, eta guztira, 85 lagunen erantzuna jaso du Euskaraz Bizi kanpainaren barruan euskararen aldeko eragileak antolatutako testu lehiaketak. Horietatik h...
Zer da zuretzat euskaraz bizitzea? zen Oreretako Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak egindako galdera, eta guztira, 85 lagunen erantzuna jaso du Euskaraz Bizi kanpainaren barruan euskararen aldeko eragileak antolatutako testu lehiaketak. Horietatik hamabost Helduen Mailakoak izan dira eta beste 70, berriz, Gazte Mailakoak.
Bi mailetako irabazleak erabakitzeko garaian EHE, Xenpelar AEK eta Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteko ordezkariekin osatutako epaimahaiak lan zaila izan zuela zehaztu dute EHEko kideek, baina azkenean, Iñigo Legorbururen lana gailendu da Helduen Mailan. Bigarren lan onena Idoia Arbelaitzena izan dela jakinarazi dute.
Gazteen Mailari dagokionez, Laida Ofizialdegik irabazi du lehiaketa eta bigarren sailkatua June Aiestaran izan da. Sail bakoitzeko hamar lan onenekin, uda aldera, liburua argitaratzeko asmoa du EHEk, eta lehiaketaren gaineko balorazio “oso positiboa” egin du.
Hausnarketa Langaitzen
Langaitz Ikastolan, bestalde, gogoeta egin dute lehiaketaren harira. Eskola orduetan ikasleekin egin dituzte hausnarketa saio horiek. “Gaiarekin kezkatuta, euskaraz bizitzearen gainean aritu ziren irakasle eta ikasleak”, esan dute ikastolako ordezkariek.