Zuhaitzak, landatuta
Aurtengo Zuhaitz Eguna Uzpuru inguruan antolatua zuen udalak, Zaria mendian, hain zuzen ere. Pasa den igandean izan zen. Goizeko hamarretan Doneztebe plazan jarrita zuten hitzordua, autobusez Kausorora igotzeko. Gero, handik oinez igo ziren zuhaitzak a...
Aurtengo Zuhaitz Eguna Uzpuru inguruan antolatua zuen udalak, Zaria mendian, hain zuzen ere. Pasa den igandean izan zen. Goizeko hamarretan Doneztebe plazan jarrita zuten hitzordua, autobusez Kausorora igotzeko. Gero, handik oinez igo ziren zuhaitzak aldatu zituzten tokira. Beste batzuk autoz joan ziren, eta horiek Kausoroko aparkalekuan utzi zuten ibilgailua. Laino itxia zegoen, baina hala ere, 140 pertsonek egin zuten bat udalaren deiarekin. Ametzak eta urkiak landatu zituzten. Zuhaitz Egunaren helburua Oiartzungo mendietan bertako zuhaitzak berreskuratzea da.