Soroeta auzoa biziberritzeko lanak dagoeneko hasi dira
Soroeta auzoko lanak hasi dituzte; hamabost hilabete iraungo dute. Ur saneamendua berritzeaz gain, oinezkoei lehentasuna emango dietela esan dute udaletik. Obrak irauten duten bitartean, Soroetako futbol zelaian aparkatzeko aukera egongo da, egoiliarrentzat bakarrik. Girizi kalean hasi dituzte lanak, eta bertan, besteak beste, 35 aparkaleku egingo dituzte, behin betikoak horiek. Aldaketak auzoan Obraren lehenengo zatian bi aldaketa izango dira auzoan. Donostia kaleko lehenbiziko zatia, gorantz joateko izango da bakarrik, eta Soroetatik ateratzeko bi bide izango dira: Haizeleku kaletik bat, eta Eguzkilore eta Ama Guadalupekoa bitartean dagoen kaletik bestea.
Soroeta auzoko lanak hasi dituzte; hamabost hilabete iraungo dute. Ur saneamendua berritzeaz gain, oinezkoei lehentasuna emango dietela esan dute udaletik. Obrak irauten duten bitartean, Soroetako futbol zelaian aparkatzeko aukera egongo da, egoiliarrentzat bakarrik.
Girizi kalean hasi dituzte lanak, eta bertan, besteak beste, 35 aparkaleku egingo dituzte, behin betikoak horiek.
Aldaketak auzoan
Obraren lehenengo zatian bi aldaketa izango dira auzoan. Donostia kaleko lehenbiziko zatia, gorantz joateko izango da bakarrik, eta Soroetatik ateratzeko bi bide izango dira: Haizeleku kaletik bat, eta Eguzkilore eta Ama Guadalupekoa bitartean dagoen kaletik bestea.


