Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Pontikako lurzoruko kutsadura maila aztertuko dute

Pontikako ibarreko lurzoruko kutsadura maila aztertzeko lanak hasiko ditu Errenteriako Udalak, Jose Manuel Ferradas Ingurumen eta Mendi zinegotziak jakinarazi duenez. Horren harira, egun degradatuta eta lurperatuta dagoen Mastiko ubidearen leheneratzea aurreikusi dutela gaineratu du ingurumen zinegotziak. Ikerketa  gauzatzeko, Ondoan enpresarekin 34.000 euroko kontratua sinatu zuen udalak hilabete hasieran. Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jasoko du ekimen hori burutzeko, eta enpresak, berriz, lau hilabeteko epea izango du lan horiek egiteko. Zundaketa eta laginketak Pontikako ibarraren azterketa historikoa, ingurune fisikoaren ikerketa, plangintza analitikoa duen laginketa estrategia, jasotako emaitzen balorazioa eta arriskuen analisia egingo ditu Ondoan enpresak. Halaber, bost metroko sakonerako zundaketa mekanikoak, piezometroak, eta lurzoruaren, hondakinen eta uraren laginketak egingo dituzte Pontikan, bere garaian bertan zegoen industriak kutsadura eragin ote zuen zehazte aldera. “Baliteke konposatu kutsatzaileak azaltzea azterketa horietan: metal astunak, kloratutako disolbatzaileak, olio mineralak, zianuroak edota PCBak”, zehaztu du Ferradasek. Izan ere, ingurune horretan 1858. urteaz geroztik  ehun-gaien akabera eta larrua lantzen zuten  Lucas Gamon eta Arizmendi Hermanos enpresak aritu ziren lanean, hurrenez hurren. 1889. urtean, berriz, Fabril Lanera SA enpresa hasi zen ehun-gaien akabera lanetan, 1975. urtean itxi zuten arte. Aintzinean padura izandakoan, berriz, metalaren sektoreko Gecotor enpresa aritu zen lanean. Azterketa lanak bukatuta, Pontikako lurzoruan legezko mugak gainditzen dituzten kutsadura [...]

admin
Bidasoa
2012/02/29

Pontikako ibarreko lurzoruko kutsadura maila aztertzeko lanak hasiko ditu Errenteriako Udalak, Jose Manuel Ferradas Ingurumen eta Mendi zinegotziak jakinarazi duenez. Horren harira, egun degradatuta eta lurperatuta dagoen Mastiko ubidearen leheneratzea aurreikusi dutela gaineratu du ingurumen zinegotziak.

Ikerketa  gauzatzeko, Ondoan enpresarekin 34.000 euroko kontratua sinatu zuen udalak hilabete hasieran. Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jasoko du ekimen hori burutzeko, eta enpresak, berriz, lau hilabeteko epea izango du lan horiek egiteko.

Zundaketa eta laginketak
Pontikako ibarraren azterketa historikoa, ingurune fisikoaren ikerketa, plangintza analitikoa duen laginketa estrategia, jasotako emaitzen balorazioa eta arriskuen analisia egingo ditu Ondoan enpresak.

Halaber, bost metroko sakonerako zundaketa mekanikoak, piezometroak, eta lurzoruaren, hondakinen eta uraren laginketak egingo dituzte Pontikan, bere garaian bertan zegoen industriak kutsadura eragin ote zuen zehazte aldera. “Baliteke konposatu kutsatzaileak azaltzea azterketa horietan: metal astunak, kloratutako disolbatzaileak, olio mineralak, zianuroak edota PCBak”, zehaztu du Ferradasek.

Izan ere, ingurune horretan 1858. urteaz geroztik  ehun-gaien akabera eta larrua lantzen zuten  Lucas Gamon eta Arizmendi Hermanos enpresak aritu ziren lanean, hurrenez hurren. 1889. urtean, berriz, Fabril Lanera SA enpresa hasi zen ehun-gaien akabera lanetan, 1975. urtean itxi zuten arte. Aintzinean padura izandakoan, berriz, metalaren sektoreko Gecotor enpresa aritu zen lanean.

Azterketa lanak bukatuta, Pontikako lurzoruan legezko mugak gainditzen dituzten kutsadura kontzentrazioak atzemanez gero, udalak “ikerketa zehatza” egingo duela azaldu du Ferradasek, “Pontikako ibarrean kutsadura guztia kentzeko”.

Udalak, Pontikako Auzo Elkarteri, Ingurumen Aholku Batzordeari zein talde ekologistei hartutako erabakiaren eta eman beharreko urrats guztien gaineko informazioa emango diela azaldu du Ferradasek.

Lehentasuna
“Bioaniztasunaren zaintza, energia, jasangarritasuna eta parte hartze publikoa eta hondakinen prebentzioa” udal ingurumen politikaren lehentasun direla gogorarazi du Ferradasek, eta Pontikako ibarrekoa, “lehentasun” horien barruko ekimena dela gaineratu du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.