Gipuzkoa Zero Zabor taldeak hitzaldia emango du gaur Lezon
Gipuzkoa Zero Zabor-i buruzko hitzaldia emango dute gaur arratsaldean Gezala Auditoriumean, 19:00etatik aurrera. Lurraldean ahalik eta zabor gutxien sortzeko taldeko kideek emango dute hitzaldia. Bertan, mugimendu horrek aurrera daraman lana azalduko dute. Horrela, Zero Zabor eredua zaborrentzako “irtenbidea” dela aldarrikatzen dute, hondakinen prebentzio eta birziklapenean neurri eraginkor eta errealak ezartzen baititu. Horri buruzko argibideak eman eta zalantzak argitu nahi dituztela jakinarazi dute. Zaborra “arazo” Gipuzkoa Zero Zabor taldearentzat «arazoa» da gaur egun hondakinena: “Urtean 400.000 tona hondakin sortzen ditugu eta etxeko hondakinen %75 nahasita, zabor bihurtuta, jasotzen ditugu. Zabortegi kutsakorrak gainezka egiten ari zaizkigu eta batzuek arazoari proposatzen dioten sasi-irtenbideak, errausketak, ez digu itxaropenerako tarterik uzten”. Taldearen arabera, zaborra naturatik irtendako materialek osatzen dute, eta behin erabilitakoan, berriz ere den horretara itzultzea proposatzen dute, ekonomian txertatzeko.
Gipuzkoa Zero Zabor-i buruzko hitzaldia emango dute gaur arratsaldean Gezala Auditoriumean, 19:00etatik aurrera.
Lurraldean ahalik eta zabor gutxien sortzeko taldeko kideek emango dute hitzaldia. Bertan, mugimendu horrek aurrera daraman lana azalduko dute. Horrela, Zero Zabor eredua zaborrentzako “irtenbidea” dela aldarrikatzen dute, hondakinen prebentzio eta birziklapenean neurri eraginkor eta errealak ezartzen baititu. Horri buruzko argibideak eman eta zalantzak argitu nahi dituztela jakinarazi dute.
Zaborra “arazo”
Gipuzkoa Zero Zabor taldearentzat «arazoa» da gaur egun hondakinena: “Urtean 400.000 tona hondakin sortzen ditugu eta etxeko hondakinen %75 nahasita, zabor bihurtuta, jasotzen ditugu. Zabortegi kutsakorrak gainezka egiten ari zaizkigu eta batzuek arazoari proposatzen dioten sasi-irtenbideak, errausketak, ez digu itxaropenerako tarterik uzten”.
Taldearen arabera, zaborra naturatik irtendako materialek osatzen dute, eta behin erabilitakoan, berriz ere den horretara itzultzea proposatzen dute, ekonomian txertatzeko.