Emakumea Zineman erakustaldia egingo dute zortzigarrenez, bihar hasita
Amalatz talde feministak antolatuta, Emakumea Zineman erakustaldia egingo dute zortzigarrenez, bihartik hasita. Martxoko ostegun guztietan film emanaldia egingo dute Errenteria Hiria Kulturgunean, 18:00etatik aurrera, bi euroren truke. Francois Ozon zuzendariaren Potiche, mujeres al poder filmarekin hasiko da emanaldi sorta bihar bertan. Euritakoen familia lantegia zuzendu beharko duen burgesiako emakume aberats baten istorioa kontatzen du filmak. Robert Pujol senarrak zorrotz zuzendu ditu ordura arte bai langileak eta baita emaztea eta seme-alabak ere. Martxoaren 15ean, hurrengoa Erakustaldiaren barruan emango duten bigarren lana, berriz, Nader y Simin, una separación izango da. Asghar Faradi zuzendariak 2011n Iranen egindako filmean, alaba bat duten senar-emazteen istorioa kontatzen du. Irandik joatea erabakiko dute Nader eta Siminek, bizitza hobearen bila. Siminek, hain zuzen, aitak alzheimerra duela jakingo du, eta orduan hura zaintzeko gelditzea erabakiko du. Naderrek dibortzioa eskatu baina lortuko ez duenez, gurasoen etxera joango da. Argentinan 2009an egindako Rompecabezas emango dute martxoaren 22an. Natalia Smirnoff zuzendariak Maria del Carmenen istorioa kontatzen du. Langile fina, zorrotza. 50 urte betetzerakoan ere, ingurukoei begira lan egingo du. Bere ondokoek, ordea, ez diote inolako garrantziarik ematen erakusten duen prestutasunari. Telmo Esnalen Urte berri on amona (Euskal Herria, 2011) filmarekin bukatuko dute emanaldi sorta. Komedia beltza da Esnalen filma, Mari amona berezi [...]
Amalatz talde feministak antolatuta, Emakumea Zineman erakustaldia egingo dute zortzigarrenez, bihartik hasita. Martxoko ostegun guztietan film emanaldia egingo dute Errenteria Hiria Kulturgunean, 18:00etatik aurrera, bi euroren truke.
Francois Ozon zuzendariaren Potiche, mujeres al poder filmarekin hasiko da emanaldi sorta bihar bertan. Euritakoen familia lantegia zuzendu beharko duen burgesiako emakume aberats baten istorioa kontatzen du filmak. Robert Pujol senarrak zorrotz zuzendu ditu ordura arte bai langileak eta baita emaztea eta seme-alabak ere.
Martxoaren 15ean, hurrengoa
Erakustaldiaren barruan emango duten bigarren lana, berriz, Nader y Simin, una separación izango da. Asghar Faradi zuzendariak 2011n Iranen egindako filmean, alaba bat duten senar-emazteen istorioa kontatzen du. Irandik joatea erabakiko dute Nader eta Siminek, bizitza hobearen bila. Siminek, hain zuzen, aitak alzheimerra duela jakingo du, eta orduan hura zaintzeko gelditzea erabakiko du. Naderrek dibortzioa eskatu baina lortuko ez duenez, gurasoen etxera joango da.
Argentinan 2009an egindako Rompecabezas emango dute martxoaren 22an. Natalia Smirnoff zuzendariak Maria del Carmenen istorioa kontatzen du. Langile fina, zorrotza. 50 urte betetzerakoan ere, ingurukoei begira lan egingo du. Bere ondokoek, ordea, ez diote inolako garrantziarik ematen erakusten duen prestutasunari.
Telmo Esnalen Urte berri on amona (Euskal Herria, 2011) filmarekin bukatuko dute emanaldi sorta. Komedia beltza da Esnalen filma, Mari amona berezi samarra zaindu behar duen familiaren gatazka azaltzen duena. Bakardadea, beldurra, balio galera, norberekoikeria eta familiaren desegituratzearen gaineko hausnarketa egiten du.