Buruko gaixotasunei buruzko hitzaldia, bihar
Arraztalo elkarteak hitzaldia antolatu du, Gaixotasun mentala: zer dio legeak? izenburupean. Honako gaiak jorratuko dituzte: ezgaitasuna, mendekotasuna, dependentzia, eskubideak, minusbaliak, laguntzak ekonomikoak… Hizlariak Myriam Goikoetxea eta...
Arraztalo elkarteak hitzaldia antolatu du, Gaixotasun mentala: zer dio legeak? izenburupean. Honako gaiak jorratuko dituzte: ezgaitasuna, mendekotasuna, dependentzia, eskubideak, minusbaliak, laguntzak ekonomikoak… Hizlariak Myriam Goikoetxea eta Amaia Martin izango dira, Oiartzungo Udaleko gizarte langileak. Bihar izango da hitzaldia, 19:00etan, Arraztalo elkarteak Martintxo kalean duen lokalean (Altzibarko parrokiaren ondoan). Udalak lagundu dio Arraztalori hitzaldia antolatzen.