1958koak berriro jokatuko dira loterian
2011ko urriaren 29an, 1958an jaiotakoek euren eguna ospatzearekin batera, Gabonetako Loterian 10 euro jokatu zituzten. Hura tokatu, eta kopuru berarekin Erregeetako loteria jokatu zuten. Hori ere tokatu zitzaien, eta berriro zortea probatuko dute. Laru...
2011ko urriaren 29an, 1958an jaiotakoek euren eguna ospatzearekin batera, Gabonetako Loterian 10 euro jokatu zituzten. Hura tokatu, eta kopuru berarekin Erregeetako loteria jokatu zuten. Hori ere tokatu zitzaien, eta berriro zortea probatuko dute. Larunbateko zozketan parte hartuko dute (martxoaren 3an) eta zenbakia honakoa da: 58161 da. 1958ko kintoek, beraz, txartelak gorde behar dituzte. Bestalde ospakizun egun hartako CDak banatu dituzte, eta norbaitek jaso ez badu, ohiko telefono zenbakietara deitu behar du.