Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Zabalik da udaleku itxi eta irekietan izena emateko epea

Uda urruti egon arren, planak egiten hasteko garaia da, eta haurren oporrei begira, Errenteriako Udalak urteroko eskaintza egin du. Dagoeneko aurrez izena emateko aukera dago udaleku itxi eta irekietan (Lousada eta Beire). Aurten berritasun ugari izango  dira, eta nagusiena plazena izango da, ez baitira beste urteetan bezala mugatuak izango. Unai Unsuain Gazteria zinegotziak azaldu duenez, eskaeraren arabera indartuko dute eskaintza. Alegia, zozketa bakarra egingo dute (750 plaza: 300 txiki, 450 udaleku, 50 Beire eta 50 Lousada), eta zozketan sarituak direnek nahi duten txanda eta lekua aukeratu ahal izango dute. Iaz ez bezala, aurten lehentasuna izango dute orain arte udalekuetako txandarik lortu ez dutenek. Plazei dagokienez, Gizarte Zerbitzuek ere eskatu ahal izango dituzte, eta Txernobilgo haurrek ere izena eman ahal izango dute. Azken horiek, zozketan sartuko dira, herriko haurrak bezala. Denboraldi honetako beste berritasuna da abuztuko txanda desagertuko dela. Unsuainen arabera, eskaera gutxi izaten delako kendu dute. Horrez gain, aurten Gazteria Departamentuak bere gain hartuko ditu aurretiazko izen emateak. Beste urteetan azpikontratatutako enpresa bat arduratzen zen horretaz. Ardura hori bere gain hartuta, udalak 3.000 euro aurreztuko dituela jakinarazi du Unsuainek. Zabalkundetik ere aurreztuko du dirua udalak. Izan ere, triptikoak etxez etxe banatu beharrean, ikastetxetan eta ohiko tokietan (udal liburutegian, Gazte Informazio [...]

admin
Bidasoa
2012/02/28

Kontxi Bello eta Unai UnsuainUda urruti egon arren, planak egiten hasteko garaia da, eta haurren oporrei begira, Errenteriako Udalak urteroko eskaintza egin du. Dagoeneko aurrez izena emateko aukera dago udaleku itxi eta irekietan (Lousada eta Beire).

Aurten berritasun ugari izango  dira, eta nagusiena plazena izango da, ez baitira beste urteetan bezala mugatuak izango. Unai Unsuain Gazteria zinegotziak azaldu duenez, eskaeraren arabera indartuko dute eskaintza. Alegia, zozketa bakarra egingo dute (750 plaza: 300 txiki, 450 udaleku, 50 Beire eta 50 Lousada), eta zozketan sarituak direnek nahi duten txanda eta lekua aukeratu ahal izango dute. Iaz ez bezala, aurten lehentasuna izango dute orain arte udalekuetako txandarik lortu ez dutenek.

Plazei dagokienez, Gizarte Zerbitzuek ere eskatu ahal izango dituzte, eta Txernobilgo haurrek ere izena eman ahal izango dute. Azken horiek, zozketan sartuko dira, herriko haurrak bezala.

Denboraldi honetako beste berritasuna da abuztuko txanda desagertuko dela. Unsuainen arabera, eskaera gutxi izaten delako kendu dute.

Horrez gain, aurten Gazteria Departamentuak bere gain hartuko ditu aurretiazko izen emateak. Beste urteetan azpikontratatutako enpresa bat arduratzen zen horretaz. Ardura hori bere gain hartuta, udalak 3.000 euro aurreztuko dituela jakinarazi du Unsuainek.

Zabalkundetik ere aurreztuko du dirua udalak. Izan ere, triptikoak etxez etxe banatu beharrean, ikastetxetan eta ohiko tokietan (udal liburutegian, Gazte Informazio Bulegoan eta Gazteria Departamentuan) soilik utziko ditu.

Akatsa
Triptikoaren euskarazko aldean akats bat dagoela azaldu du Unsuainek, zehazki, udalekuen txanden datetan: uztailaren 2tik 13ra izango da lehen txanda, eta uztailaren 16tik 30era bigarrena. 23an jai egingo dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.