Laugarren garaipena jarraian lortu du Allerruk
Erregional Preferenteko Allerruk laugarren garaipena jarraian lortu zuen pasa den asteburuan. Kostkas-Miren Bihotza azken sailkatuaren etxean 0-2 irabazi zuten lezoarrek. Neurketaren bigarren zatian donostiarrek jokoa gogortu zuten arren, ez zuten Allerru menderatzerik izan. Bederatzigarren dira sailkapenean. Erronka polita dute bosgarren garaipena jarraian lortzeko, Touring liderra jasoko baitute asteburu honetan. Emakumeek Beraunen kale Emakumeen igoera fasean, Allerruk eskualdeko derbia jokatu zuen Beraunen, Arrobi Berriren kontra. 2-1 galdu zuten zuri-berdeek. Erregional Preferentera igotzeko ligaxkan, Allerru Bk Hernani Bren bigarren taldearen kontra galdu zuen Plazetan, 1-4.
Erregional Preferenteko Allerruk laugarren garaipena jarraian lortu zuen pasa den asteburuan. Kostkas-Miren Bihotza azken sailkatuaren etxean 0-2 irabazi zuten lezoarrek. Neurketaren bigarren zatian donostiarrek jokoa gogortu zuten arren, ez zuten Allerru menderatzerik izan. Bederatzigarren dira sailkapenean. Erronka polita dute bosgarren garaipena jarraian lortzeko, Touring liderra jasoko baitute asteburu honetan.
Emakumeek Beraunen kale
Emakumeen igoera fasean, Allerruk eskualdeko derbia jokatu zuen Beraunen, Arrobi Berriren kontra. 2-1 galdu zuten zuri-berdeek.
Erregional Preferentera igotzeko ligaxkan, Allerru Bk Hernani Bren bigarren taldearen kontra galdu zuen Plazetan, 1-4.

