Eskaintza erakargarriak azokan
Asteburuan Oiarso Stock Azoka egin dute Merkatuzarren, eta %60tik gorako beherapenek jende ugari animatu dute azokatik pasatzera. Larunbat goizean, jendearen joan-etorria nabaria zen. Arropak begiratu, probatu eta baten batzuk poltsarekin ere ikus zite...
Asteburuan Oiarso Stock Azoka egin dute Merkatuzarren, eta %60tik gorako beherapenek jende ugari animatu dute azokatik pasatzera. Larunbat goizean, jendearen joan-etorria nabaria zen. Arropak begiratu, probatu eta baten batzuk poltsarekin ere ikus zitezkeen. 24 erakusleiho zeuzkaten bisitatzeko, eta horietan, jantziak, oinetakoak edo osagarriak ziren nagusi. Aurten, gainera, La Perlara joateko hiru sarrera bikoitz zozkatu dituzte. Bihar emango dute irabazleen izenen berri.

