Autobus zerbitzuen gaineko akordioak itxi gabe jarraitzen du
Autobus zerbitzu publikoen gainean sortutako polemika bukatzeko prest agertu da Bilduren udal taldea. Horretarako, Mugikortasun Planean zehaztutako oinarriek “konponbidearen ardatza” izan behar dutela uste du koalizioak. Horien artean, best...
Autobus zerbitzu publikoen gainean sortutako polemika bukatzeko prest agertu da Bilduren udal taldea. Horretarako, Mugikortasun Planean zehaztutako oinarriek “konponbidearen ardatza” izan behar dutela uste du koalizioak. Horien artean, besteak beste, “osasun eta hezkuntza guneetara zerbitzua, modu askotako loturak, eta zerbitzu azkarrak eta erosoak” proposatu dituzte.
Proposamenak
Auzo elkarte eta beste hainbat eragilerekin bildu dela adierazi du taldeak, eta San Juan plazarekin zein Dunboako osasun zentroarekin loturak, eta Txingudiko merkatal guneko zerbitzua nabarmendu ditu Bilduk.
Gainera, azken zerbitzu hori Txingudiraino joaten ez denean —orduan bitan— Belaskoeneako auzokideei zerbitzua ematea proposatu du.
Azkenik, Landetxa eta ospitalea lotuko lituzkeen taxi-bus zerbitzua martxan jartzea ere aipatu du. Era berean, autobusen maiztasuna berrikusteko beharra nabarmendu du.