Zabaldu dute VII. Stock Azoka
Atzo arratsaldean eta gaur goizean asko izan dira Merkatuzarren jarri duten stock azokatik pasatzera animatu diren herritarrak. Produktu guztiak prezio merkean jarri dituzte 24 erakusleihoetan, eta jantziak, oinetakoak, osagarriak eta beste zenbait ele...
Atzo arratsaldean eta gaur goizean asko izan dira Merkatuzarren jarri duten stock azokatik pasatzera animatu diren herritarrak. Produktu guztiak prezio merkean jarri dituzte 24 erakusleihoetan, eta jantziak, oinetakoak, osagarriak eta beste zenbait elementu ikus eta eros daitezke. Horrez gain, haur txokoa ere irekita dago, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.
Gaur eta bihar egun osoan zabalik izango da: 11:00etatik 20:00etara.

