Sorospen eta lehen laguntza ikastaroak, Gurutze Gorriaren eskutik
Apirilaren 12tik 27ra sorospen eta lehen laguntza ikastaroak antolatu ditu Irungo Gurutze Gorriak. Hamabostaldi horietan astegunetan emango dituzte eskolak, 18:00etatik 21:20ak arte. Irunen erakundeak duen egoitzan egingo dute. Hala, gaiaren gaineko in...
Apirilaren 12tik 27ra sorospen eta lehen laguntza ikastaroak antolatu ditu Irungo Gurutze Gorriak. Hamabostaldi horietan astegunetan emango dituzte eskolak, 18:00etatik 21:20ak arte. Irunen erakundeak duen egoitzan egingo dute. Hala, gaiaren gaineko informazioa jaso nahi duenak, edo izena emateko asmoa duenak, 943 62 11 62 telefono zenbakira deitu behar du; irun@cruzroja.es edo irun.sociales@cruzroja.es posta elektronikoetara mezua bidaliz ere jaramon egingo diete interesdunei.

