Portuaren osasun neurrien gaineko hitzaldia, Trintxerpen
Hilaren 28an, 19:30ean, Jose Manuel Cortizo CCOOko kideak eta Jose Ramon Zapirain LABekoak hitzaldia emango dute Trintxerpeko alkateordetzan, Ingurumen osasuna: Pasaiako portuaren gainditu gabeko ikasgaia izenburupean. Cortizo eta Zapirain portuko lang...
Hilaren 28an, 19:30ean, Jose Manuel Cortizo CCOOko kideak eta Jose Ramon Zapirain LABekoak hitzaldia emango dute Trintxerpeko alkateordetzan, Ingurumen osasuna: Pasaiako portuaren gainditu gabeko ikasgaia izenburupean. Cortizo eta Zapirain portuko langileak dira. Hala, antolatzaileek jakinarazi dutenez, “kanpoko kaia justifikatzeko erabiltzen dituzten gezurrak” azalduko dituzte bi ordezkariek. Herrera Herrira herri batzordeak eta Oarsoaldeko Eguzkik antolatu dute solasaldia.

