Indartsu hasi dira Trintxerpeko inauteriak
Atzo hasi ziren Trintxerpeko inauteriak. Eguraldia lagun, Karmengo Ama Ikastetxeko ikasleak arduratu ziren barrutiari inauteri kolorea emateaz, eta arratsaldean egin zuten desfileak herritarren ikusmina sortu zuen, Tintxerpeko kaleetan zehar musika eta dantza zabalduz: 2 urtetik hasi eta 14 urte bitarterainoko ikasleek parte hartu zuten ikuskizunean. Ikastetxeak aurtengo mozorroen festarako aukeratu duen gaia Eta zu nongoa zara? da, hortaz, munduko hainbat kulturatako pertsonaiak ikusi ziren atzo barrutian zehar: 2 urtekoak indioz, 3 urtekoak mexikarrez, 4 urtekoak tiroldarrez, 5 urtekoak txinatarrez, lehen ziklokoak Bantuez, bigarren ziklokoak Inuitez eta hirugarren ziklokoak arabiarrez jantzi ziren. Bertakoak dira ondoko hiru irudiak. Gaur eta bihar, desfileak nagusi Trintxerpeko inauterien berezitasunetakoa konpartsen desfileak dira. Hala, gaur arratsaldean egingo dute desfile handia, 16:30ean hasita, Carbones eremutik. Honako konpartsek parte hartuko dute: Zuhaitzak, Lagun Artea, Alegria de Alza, Santa Barbara, Gurea, Trumoiak, Aitor ikastola, Tantai Loiola, Thamessis, Fama, Mystic, Txingor, Alaia, Odissey, Eureka, Kaos, APA Telleri, Furius, Bosko Zuhaitz, Intxaur Txiki, Show Time, Boveda eta Txassis. Ondoko zerrendan daude gaurko eta biharko egitarauak: Gaur (larunbata) 11:30ean. Haurrentzako tailerrak Euskadi etorbidean. Ondoren, mozorro lehiaketa. Eguraldi txarra egingo balu elizaren etxabean egingo lituzkete ekimen horiek. 16:30ean. Konpartsen eta karrozen desfilea. 21:30ean. Haurrentzako eta gazteentzako afaria Karmengo Ama ikastetxearen gimnasioan. 23:00etatik 00:30era. [...]
Atzo hasi ziren Trintxerpeko inauteriak. Eguraldia lagun, Karmengo Ama Ikastetxeko ikasleak arduratu ziren barrutiari inauteri kolorea emateaz, eta arratsaldean egin zuten desfileak herritarren ikusmina sortu zuen, Tintxerpeko kaleetan zehar musika eta dantza zabalduz: 2 urtetik hasi eta 14 urte bitarterainoko ikasleek parte hartu zuten ikuskizunean.
Ikastetxeak aurtengo mozorroen festarako aukeratu duen gaia Eta zu nongoa zara? da, hortaz, munduko hainbat kulturatako pertsonaiak ikusi ziren atzo barrutian zehar: 2 urtekoak indioz, 3 urtekoak mexikarrez, 4 urtekoak tiroldarrez, 5 urtekoak txinatarrez, lehen ziklokoak Bantuez, bigarren ziklokoak Inuitez eta hirugarren ziklokoak arabiarrez jantzi ziren. Bertakoak dira ondoko hiru irudiak.
Gaur eta bihar, desfileak nagusi
Trintxerpeko inauterien berezitasunetakoa konpartsen desfileak dira. Hala, gaur arratsaldean egingo dute desfile handia, 16:30ean hasita, Carbones eremutik. Honako konpartsek parte hartuko dute: Zuhaitzak, Lagun Artea, Alegria de Alza, Santa Barbara, Gurea, Trumoiak, Aitor ikastola, Tantai Loiola, Thamessis, Fama, Mystic, Txingor, Alaia, Odissey, Eureka, Kaos, APA Telleri, Furius, Bosko Zuhaitz, Intxaur Txiki, Show Time, Boveda eta Txassis. Ondoko zerrendan daude gaurko eta biharko egitarauak:
Gaur (larunbata)
11:30ean. Haurrentzako tailerrak Euskadi etorbidean. Ondoren, mozorro lehiaketa. Eguraldi txarra egingo balu elizaren etxabean egingo lituzkete ekimen horiek.
16:30ean. Konpartsen eta karrozen desfilea.
21:30ean. Haurrentzako eta gazteentzako afaria Karmengo Ama ikastetxearen gimnasioan.
23:00etatik 00:30era. Batukada barrutitik zehar.
01:00. Mozorro lehiaketa tabernen artean. Parte hartuko duten tabernak: Barco, Xapi, Tximua, Eguzki, Ulia, Doble M, Robinson, Terranova, Fardel eta Erdibana.
Bihar (igandea)
17:00etan. Mozorro lehiaketaren sari banaketa Gudarien plazan.
17:00ean. Herriko konpartsen aurkezpena Gudarien plazan.
18:00etan. Konpartsa eta karrozen desfilea. Parte hartzaileak: Show Time, Txassis, Boveda, Fama eta Thamessis.
19:00etan. Errenteria-Oreretako Amulleta danbor kofradiako kideen saioa, alkateordetzatik hasita.
19:30ean. Bakailaoaren ehorzketa, Azkuenetik porturaino.

