Apirileko ikastaroak aurkeztu ditu KZguneak
Apirilean ere doako ikastaroak egiteko aukera izango da Errenteria-Oreretako KZgunean. Batetik, 20 orduko Internet ikastaroa egin ahal izango da apirilaren 16tik 27ra, astelehenetik ostiralera goizez (11:00etatik 13:00etara) eta arratsaldez (16:00etati...
Apirilean ere doako ikastaroak egiteko aukera izango da Errenteria-Oreretako KZgunean. Batetik, 20 orduko Internet ikastaroa egin ahal izango da apirilaren 16tik 27ra, astelehenetik ostiralera goizez (11:00etatik 13:00etara) eta arratsaldez (16:00etatik 18:00etara).
Horrez gain, mintegiak ere eskaini ditu. Hamar dira guztira, eta lau izango dira euskaraz, gainontzekoak gaztelaniaz. Honakoak dira guztiak:
- Open office writer oinarrizkoa: apirilaren 2an (astelehena) 09:00etatik 11:00etara.
- Open office writer oinarrizkoa: apirilaren 3an (asteartea) 09:00etatik 11:00etara.
- Facebook: apirilaren 2an (astelehena) 16:00etatik 18:00etara.
- Blogger (euskaraz): apirilaren 10ean (asteartea) 09:00etatik 11:00etara.
- Wikipedia: apirilaren 11n (asteazkena) 16:00etatik 18:00etara.
- Google docs (euskaraz): apirilaren 11n (asteazkena) 16:00etatik 18:00etara.
- Google itzultzailea: apirilaren 12an (osteguna) 09:00etatik 11:00etara.
- Gmail: apirilaren 12an (osteguna) 16:00etatik 18:00etara.
- Mugipuzkoa (euskaraz): apirilaren 23an (asteazkena) 09:00etatik 11:00etara.
- Google maps (euskaraz): apirilaren 24an (asteartea) 18:00etatik 20:00etara.
Izena emateko tutor.errenteria[a bildua]kzgunea.net helbidera idatzi behar da.

