Entrenamendua eta alebinen taldekako judo txapelketa, asteburuan
Asteburu honetan izango da Allerru judo taldeak antolatu duen judo maratoiaren bigarren saioa. Hala, bihar eta etzi izango da judoa ikusteko aukera Bekoerrota kiroldegian. Bihar arratsaldean entrenamendu moduko erakustaldia egingo dute Bekoerrotan. Guz...
Asteburu honetan izango da Allerru judo taldeak antolatu duen judo maratoiaren bigarren saioa. Hala, bihar eta etzi izango da judoa ikusteko aukera Bekoerrota kiroldegian.
Bihar arratsaldean entrenamendu moduko erakustaldia egingo dute Bekoerrotan. Guztira, 150 eta 200 judoka artean bilduko dira kiroldegian, 17:00etatik aurrera. Ordu eta erdi inguru iraungo du, eta gero askaria izango dute haurrek.
Igandean, berriz, Alebinen Gipuzkoako Txapelketa, taldekakoa, jokatuko dute, 10:00etatik aurrera.