Astelehenean irekiko da epea aurrez izena emateko
Udararekin baterra, udako oporrak hasten dira txikienentzat, eta horretan pentsatzen hastea tokatzen zaie gurasoei. Hain zuzen, Errenteriako Udalak urteroko eskaintza egin du udako oporrei dagokienean, udaleku ireki eta itxietan (Beire eta Lousada), eta astelehenean irekiko da epea aurrez izena emateko. Aurten berritasun batzuk izango dira, ordea. Nagusienak dira abuztuan ez dela txandarik izango, eta txandetako plazen gehienezko kopurua desagertu egingo dela. Unai Unsuain Gazteria zinegotziak azaldu duenez, eskaintzaren arabera indartuko dituzte begiraleak. Alegia, zozketa bakarra egingo dute (750 plaza: 300 txiki, 450 udaleku, 50 Beire eta 50 Lousada), eta zozketan sarituak direnek nahi duten txanda eta lekua aukeratu ahal izango dute. Iaz ez bezala, aurten lehentasuna izango dute udalekuetako txandarik ez dutenek. Ohi bezala, Gizarte Zerbitzuek ere plazak eskatu ahal izango dituzte, eta Txernobilgo haurrek ere parte hartu ahal izango dute. Horiek ere zozketan sartuko dira. Beste berritasunetako bat aurretiazko izen emateak eta izen emateak Gazteria Departamentuak kudeatuko dituela da. Lehen azpikontratatuko enpresa bat arduratzen zen horretaz. Ardura hori beregain hartuta, udalak 3.000 euro aurreztuko ditu. Dirua ere aurreztuko du triptikoen banaketatik. Izan ere, lehen etxez etxe banatzen zuten, eta aurten bakarrik ikastetxeetan, eta ohiko bulegoan utziko dituzte: udal liburutegian, Gazte Informazio Bulegoan eta Gazteria Departamentuan.
Udararekin baterra, udako oporrak hasten dira txikienentzat, eta horretan pentsatzen hastea tokatzen zaie gurasoei. Hain zuzen, Errenteriako Udalak urteroko eskaintza egin du udako oporrei dagokienean, udaleku ireki eta itxietan (Beire eta Lousada), eta astelehenean irekiko da epea aurrez izena emateko.
Aurten berritasun batzuk izango dira, ordea. Nagusienak dira abuztuan ez dela txandarik izango, eta txandetako plazen gehienezko kopurua desagertu egingo dela. Unai Unsuain Gazteria zinegotziak azaldu duenez, eskaintzaren arabera indartuko dituzte begiraleak. Alegia, zozketa bakarra egingo dute (750 plaza: 300 txiki, 450 udaleku, 50 Beire eta 50 Lousada), eta zozketan sarituak direnek nahi duten txanda eta lekua aukeratu ahal izango dute. Iaz ez bezala, aurten lehentasuna izango dute udalekuetako txandarik ez dutenek.
Ohi bezala, Gizarte Zerbitzuek ere plazak eskatu ahal izango dituzte, eta Txernobilgo haurrek ere parte hartu ahal izango dute. Horiek ere zozketan sartuko dira.
Beste berritasunetako bat aurretiazko izen emateak eta izen emateak Gazteria Departamentuak kudeatuko dituela da. Lehen azpikontratatuko enpresa bat arduratzen zen horretaz. Ardura hori beregain hartuta, udalak 3.000 euro aurreztuko ditu.
Dirua ere aurreztuko du triptikoen banaketatik. Izan ere, lehen etxez etxe banatzen zuten, eta aurten bakarrik ikastetxeetan, eta ohiko bulegoan utziko dituzte: udal liburutegian, Gazte Informazio Bulegoan eta Gazteria Departamentuan.