Agudori elkartasuna
Joseba Agudo Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu dutela salatzeko, Eleak Mugimenduak deituta elkarretaratzea egin zuten herenegun arratsaldean. Jarduera juridikoak libre eta legala izan behar duela aldarrikatu zuten Xabier Olaskoaga plazara bildu zi...
Joseba Agudo Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu dutela salatzeko, Eleak Mugimenduak deituta elkarretaratzea egin zuten herenegun arratsaldean. Jarduera juridikoak libre eta legala izan behar duela aldarrikatu zuten Xabier Olaskoaga plazara bildu ziren herritarrek eta elkartasuna adierazi zioten Agudori. Luis Barroso fiskalak bederatzi urteko espetxe zigorra eskatu zuen herenegun egin zuten epaiketan abokatu oreretarrarentzat. Agudok, berriz, bere “delitu bakarra erbesteratuei laguntza ematea” izan dela esan zuen.