Karta txapelketan 80 emakume aritu dira lehian urtarrilean zehar
Auzoetako emakume elkarteek urtero karta txapelketa antolatzen dute, eta aurtengoak baditu jadanik irabazleak. Briskan lehen saria, Petra de la Fuentek eta Loli Barcenillak lortu dute; bigarren, Rosi Somoza eta Elo Rodriguez izan dira. Tutean, Antxoni ...
Auzoetako emakume elkarteek urtero karta txapelketa antolatzen dute, eta aurtengoak baditu jadanik irabazleak. Briskan lehen saria, Petra de la Fuentek eta Loli Barcenillak lortu dute; bigarren, Rosi Somoza eta Elo Rodriguez izan dira. Tutean, Antxoni eta Mari Carmen Frutos izan dira garaile, eta Maribi Ziganda eta Pili Ruesgas bigarren; eskoban, berriz, Esperanza Encinas eta Mari Ballestero lehenengo eta Meli Calleja bigarren.
Chinchonen, Pili Ruesgasek lortu du lehen saria, eta Pastora Rodriguez eta Elo Rodriguezek bigarrena. Azkenik, partxisean, Loli Barcenilla eta Lucre Toribio gailendu dira, Emma Johan eta Pastora Rodriguezen aurretik.
80 emakumek hartu dute parte urtarrilean jokatutako lehian.