Herritik Arantzara joateko hiru aukera, Giriziarekin
Iganderako antolatu dute ibilaldia; bide osoa oinez, Eskasetik abiatu, edota bizikletaz egin, norberak aukeratuko du Girizia Mendi Elkarteak Oiartzun-Arantza irteera antolatu du iganderako (hilak 26). Animatzen direnek hiru aukera izango dituzte ibilaldi bera egiteko. Lehenengo aukera bide guztia oinez egitea da. Ibilbide osoa egin nahi dutenek, 06:30ean egon behar dute Haurtzaro Ikastolako aparkalekuan. Zazpi ordu inguruko ibilaldia egingo dute. Bigarren aukera Eskasetik hastea da. Horiek 08:00etan aterako dira ikastolatik, eta autobusean joango dira Eskasera (Artikutzako sarrerara). Handik hasiko dute Arantzarako ibilaldia, eta lau ordu eta erdi inguru tardatuko dute. Bizikletaz ere bai Hirugarren aukera ere prestatu du Giriziak. Hala, batzuk bizikletaz joango dira Oiartzundik Arantzara. Horiek ere 08:00etan aterako dira Haurtzarotik, eta honako ibilbidea egingo dute: Oiartzun, Aritxulegi, Domiko, Pagolleta, Izuko lepoa, Oilargarata, eta Arantza. Guztira 38 kilometro eta 1.300 metroko mailen arteko desberdintasuna (desnibela). Lau ordu inguruko ibilaldia da. Horri atsedenak gehitu behar zaizkio. Arantzara iritsita, Arantzako aterpean izango dute mendizaleek eta txirrindulariek bazkaria. Gainera, dutxatzeko aukera ere izango da, baita txirrinda garbitzeko aukera ere. 32 euro balio du bazkariko txartelak. Horrez gain, Giriziak jakinarazi du autobusean itzuliko direla Arantzatik bazkaldu ondoren, eta bizikletentzat tokia izango dela autobusean. 20 euro aurreratu Antolatzaileen eskariaren arabera, izena ematen dutenek 20 euro [...]
Iganderako antolatu dute ibilaldia; bide osoa oinez, Eskasetik abiatu, edota bizikletaz egin, norberak aukeratuko du
Girizia Mendi Elkarteak Oiartzun-Arantza irteera antolatu du iganderako (hilak 26). Animatzen direnek hiru aukera izango dituzte ibilaldi bera egiteko.
Lehenengo aukera bide guztia oinez egitea da. Ibilbide osoa egin nahi dutenek, 06:30ean egon behar dute Haurtzaro Ikastolako aparkalekuan. Zazpi ordu inguruko ibilaldia egingo dute.
Bigarren aukera Eskasetik hastea da. Horiek 08:00etan aterako dira ikastolatik, eta autobusean joango dira Eskasera (Artikutzako sarrerara). Handik hasiko dute Arantzarako ibilaldia, eta lau ordu eta erdi inguru tardatuko dute.
Bizikletaz ere bai
Hirugarren aukera ere prestatu du Giriziak. Hala, batzuk bizikletaz joango dira Oiartzundik Arantzara. Horiek ere 08:00etan aterako dira Haurtzarotik, eta honako ibilbidea egingo dute: Oiartzun, Aritxulegi, Domiko, Pagolleta, Izuko lepoa, Oilargarata, eta Arantza. Guztira 38 kilometro eta 1.300 metroko mailen arteko desberdintasuna (desnibela). Lau ordu inguruko ibilaldia da. Horri atsedenak gehitu behar zaizkio.
Arantzara iritsita, Arantzako aterpean izango dute mendizaleek eta txirrindulariek bazkaria. Gainera, dutxatzeko aukera ere izango da, baita txirrinda garbitzeko aukera ere. 32 euro balio du bazkariko txartelak.
Horrez gain, Giriziak jakinarazi du autobusean itzuliko direla Arantzatik bazkaldu ondoren, eta bizikletentzat tokia izango dela autobusean.
20 euro aurreratu
Antolatzaileen eskariaren arabera, izena ematen dutenek 20 euro aurreratu behar dituzte. Amazkar tabernan eta Garmendi txokolategian eman daiteke izena. Animatzeko deia egin dute.
Aukerak
- Bide osoa oinez. 06:30ean Haurtzaro ikastolatik. Zazpi orduko ibilaldia.
- Eskasetik. 08:00etan ikastolan, Eskasera autobusez joateko. Eskasetik Arantzara, lau ordu eta erdiko ibilaldia.
- Bizikletaz. 08:00etan ikastolatik. Lau ordu eta atsedenak.